martes, 12 de abril de 2011

V for Vendetta


Pertsonaia nagusiak Evey (Natalie Portman) eta V (Hugo Weaving) dira eta James McTeigue zuzendari bezala. Etorkizuneko ingalaterra batean gertatzen da.

Sinopsia:
Ingalaterran gaude etorkizun gertu batean, azaroaren 4a da eta ingalaterrako gobernua partidu ultrakontserbadore baten mende dago iparraldeko sua deiturikoa. Evey, gobernuko telebistan lan egiten duena gobernuak imposatutako etxeratze aginduari uko egiten dio eta gobernuko poliziaren erasoa jasan beharko luke baina V agertzen da polizien atzaparretatik aldentzen. Hortik aurrera berain bizitza elkarturik egongo da. 


V, filmeko pertsonaia nagusiena.
Hurrengo egunean V Evey-k lan egiten duen telebistan sartu eta inork galarazi izateko aukerarik gabe mezu bat bidaltzen du telebistatik, mezu horretan urte baterako elkarpen multitudinario bat eskatzen du azaroaren 5ean Ingalaterrako parlamentua suntsitzeko eta gobernuaren tiraniarekin behin betiko akabatzeko.

Evey V-ren laguntzarekin begiak zabaldu beharko ditu beraien errealitatea ikusteko eta harenganako beldurrik ez izateko.


Iritzia:
Behin baino gehiagotan ikusteko pelikula da, entretenigarria eta didaktiboa, gobernu totalitarioaren agerpenaren arrazoiak agertzen direlako, pertsonen beldurra indar militarraren aurrean, eta batez ere batzuen borroka indarraren aurka. Klasean ikusteko film egoki eta aproposa da.




lunes, 11 de abril de 2011

Invictus

Invictus filmaren protagonistak Nelson Mandela (Morgan Freeman) eta Hegoafrikako rugby selekzioko kapitaina (Matt Damon), beste taldekideekin batera. Film hau  Clint Eastwood-ek zuzendua da eta 1995 urtean du lekua, 1995 Hegoafrikako Errugby Munduko Kopan hain zuzen.



Sinopsia:
Nelson Mandela kartzelatik atera berri izan da eta bere herriak harrera ona egin dio, gehienbat hegoafrikako beltzek. Nelson presidente hautatzen dute. Bitartean Hegoafrikako Errugby taldea munduko txapelketarako prestatzen ari dira baina jendeak ez du txanponik ematen talde ezegonkor horrengatik.

Beste aldetik Mandela presidentea bere aberria finkatzeko lanetan ari da eta ideia ona bururatzen zaio Errugby taldea bultzatzea, horrela, beltzek nahiz zuriek gauza komun bat izan dezaten.

Iritzia:
Nire iritziz oso film ona da eta material didaktiko bezala erabil daitekeen ikusentzunezkoa da. Ere esan beharra dago zertxobait luzea iruditu zaidala baina hori ikuslearen gustora da. Nik gomendatzen dizuedan film hau asteburu aspergarri batean ikusteko aproposa da, horrela azkar pasako zaizu arratsaldea.

Hona emen pelikularen Trailerra (Gaztelaniaz)



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...