sábado, 3 de diciembre de 2011

Jarhead

Sam Mendes-ek zuzendutako pelikula, Anthony Swofford-ek idatzitako liburuan oinarritutakoa, estatu batuetako marinan izandako esperientziak kontatzen ditu. Kolokialean marineei deitzeko moduari erreferientzia egiten dio izenburuak,  "Jarhead" (poto burua). Pertsonaiak Anthony Swofford (Jake Gyllenhaal), Syke sargentua (Jamie Foxx), Troy (Peter Sarsgaard), Kruger (Lucas Black), Fergus (Brian Geraghty), Cortez (Jacob Vargas) eta Fowler (Evan Jones) dira.




Sinopsia:
1990.urteko udan, Anthony Swofford, 20 urteko mutiko bat, Saudi Arabiako basamortura ailegatu zen Golfoaren lehenengo gudan borrokatzeko. 2003.urtean "Jarhead" argitaratu zuen, garai horretako oroitzapenen liburua, ez zuena denbora asko behar izan best seller batean bihurtzeko.


Orraztu gabeko istorio hori, hogei urteko mutiko baten eskutik kontatua, ez zuen inolako zerikusirik egunkariak eta telebistak esaten zutenarekin. Lurretik ikusitako guda bat,  petrolio putzuak sutan dauden irudiekin, zaratatsuak ziren errekrutei buruz hitz egiten zuen, xelebreak zirenak, hautseztatuak, gogotsuak, eta aldi berean, beldurturik zeudenak pentsatzean guda mendixkaren atzean itxaroten ari al zitzaiela; leku babesgabera eramandako mutiko gazteei buruzkoa, gasaren aurkako maskerekin futbolean aritzen zirenak, etxeko gutunak, paketeak eta eta aldizkari pornografikoak itxoiten ari zirela, eskorpioien borroketan apustuak egiten eta mozkortzen gabonak ospatzeko.

Hala ere, egoera infernuta honetan uste ez ziren zenbait adiskidetasun agertu ziren, betiko izango ziren leialtasunak, ezer suntzi dezakeen adiskidetasun bat, "Jarhead" en anaitasuna betiereko fideltasuna sin egin zutenak...

Iritzia: 
Pelikula ona, ez da gudari buruz egindako pelikularik hoberena benetan gudarik ez dagoelako, baina entretenigarria da eta aktore onak agertzen dira. Jamie Foxxen papera asko gustatu zitzaidan, horrelako pertsonaiak oso dibertigarriak iruditzen zaizkidalako, eta Gyllenhaalentzat ere aukera ona izan zen mutiko sentikorraren irudiarekin amaitzeko. Pelikula potentea, ikustea merezi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...