Sinopsia:
40.rren hamarkada. Barton Fink Brodwayn bere antzerki lanaren estreinuan arrakasta lortzen duen ezker aldeko ideologia duen idazle bat da. Bere arrakastaren ondoren, serie B-ko zinema estudio bat, Capitol Pictures, dramagile gaztearen laguntza behar du borroka libre munduaren buruzko drama arin baten gidoi bat idazteko, Wallace Beery gihartsuak antzeztu beharko duena.
Idazlea harriturik hotel zahar eta bitxi batean ostatu egiten da, non bere bizilagunen artean Charlie Meadows aseguru agente lodia eta enigmatikoa aurkitzen den. Gai hori buruz zerbait idazteko ezgai, bere bizitza giro etsigarri batean garatzen da, Jack Lipnick produktore xelebre eta eroarekin aritu behar baita.Halaber, Barton, estudioetan gidoilari bezala lan egiten duen idazle alkoholiko bat ezagutzen du eta baita ere Audrey Taylor, bere maitale eta idazkaria dena. Egun batean, neska Bartonen ohean hilik agertzen da gaua berarekin igaro eta gero.
Iritzia:
Pelikula bukatzen denean, mundu erreala jada erreala ez denaren sentzazioa duzu, zenbait minutu behar dituzu berreriro ere mundu errealean sartzeko. Pelikulan zehar bete betean sartzen zara eta ez duzu ezertaz pentsatzen pelikularen kanpo badago. Horregatik uste dut oso pelikula ona dela, mundutik aldentzen zaitulako. Aktoreak bikain, guztiak. Turturroren, Goodmanen eta Lerneren antzezpenak nabarmenduta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario