Sinopsia:
Carol Lipton, Manhattango etxekoandre aspertuta bat, bere auzokoaz susmatzen du, Paul House, adin handiko gizon batengan. Uste duelako bere emaztea hil egin duela, hilik agertu baita, dirudienez bihotzeko bat arrazoia dela eta.
Carolen senarra, Larry, paranoikotzat hartzen du horrelako pentsamenduak izateagatik eta ideia hori bere burutik uxatzen sahiatzen da, baina Carolek tematu egiten da bere auzokoa ikertzen, eta Ted-en laguntzarekin, betidanik harengandik erakarrita sentitu den bikotearen laguna, auzokoaren atzetik joaten hasten da.Larryk, guztiz jeloskor eta idazle xarmangarri batekin liluratuta, hilketaren kasuarekin oso interesaturik dagoena ere, gogoz kontra ikerketa taldera batzen da.
Iritzia:
Oso dibertigarria, W.Allen hoberenaren mailan, arrasto emozionalak dituen komedia bat eta suspense pizka bat duena. Bigarren mailako aktore oso onekin eta Alan Alde baten antzezpen aipagarriarekin. Pelikularen erritmoa ez da pelikulan zehar momentu batean ere jaisten. Honakoan Allen, Hitchcock-ri homenaldi bat egiten dio, bere aztarnak oso nabariak baitira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario