miércoles, 7 de diciembre de 2011

American history X

Tony Kaye zuzendutako pelikula, pelikularen argazkikuntzaren zuzendaria ere bazena. Nominazio bat izan zuen oscar sarietan, gizonezko aktore onenarena, baina azkenean ez zuen saria. Pertsonaiak Derek Vinyard (Edward Norton), Danny Vinyard (Edward Furlong), Stacy (Faruza Balk), Bob Sweeney (Avery Brooks), Cameron (Stacey Keach), Seth Ryan (Ethan Suplee), Doris Vinyard (Beverly D'Angelo), Davina Vinyard (Jennifer Lien), Murray (Elliot Gould) eta Guy Torry (Lamont) dira.



Sinopsia:

Bi gizon beltz hil egiteagatik kartzelan zigorra bete eta gero, Derek, krimena gauzatu duen gazteak zitala bihurtu duen fanatismoa gainditzea lortu egin du. Baina ez da pozik geldituko bere anaiaz jabetu den deabrua  menderatzea lortzen duenerarte, heroi baten antzera ikusten duena bere anaia eta hura imitatzen saitzen dena. Horretarako, Derek, Sweeney bere irakasle ohiaren laguntza behar du, orain Dannyren irakaslea dena. Sweeneyk Dannyrren idazlan bat ukatu eta gero, beste lan bat bidaltzen dio Dereken kartzelatik irtetea dela eta: Derek kartzelan sartzearen arrazoiak zeintzuk diren eta arrasismoaren garatzea eta fanatismoa nola kaltetu dion bizitzan.



Derek kartzelatik ateratzean, Dannyren gorroto betetazko ikuspuntua aldatzen saiatzen da, bere ikuspuntua izan zena aintzinan aitaren hilketa izan zela eta, beltz baten eskutik, bere bizitza gorrotoan sumindu zuena. Orain, Dannyri erakutsi nahi dio bera kartzelan ikasi izandakoa, arraza guztietan badagoela ontasuna eta gaiztakeria. Bere familiari laguntzeko eginbeharrekoa egingo du iraganean hainbesterako sufrimendua gauzatzeagatik.


Iritzia:
Ikusgarria, neonazien munduaren inguruan garatzen den pelikula, beren erlazio sozialak, sinesmenak, usteak eta fanatismoak, arrazismoak ez datorrela bat bizitza erosoa izateko, eta batez ere damutasunaren inguruko pelikula. Nortonen antzezpena benetan bikaina, ez zuen lortu oscar saria baina merezia zuen oso, beraren ordez Roberto Benigni irabazi zuen oscarra La vida es bella pelikularekin, oscarra merezi ez zuen antzezpen batengatik. Nortonen antzezpena historian izandako antzezpen onenetakoa da dudarik gabe.

Trailerraren ahotsak ez datoz bat pelikularen ahotsekin, pelikulan askoz hobeagoak dira eta ongi aukeratutakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...