sábado, 24 de diciembre de 2011

El gran dictador

Charles Chaplin idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako pelikula, 1940.urtean estreinatutako nazismoari buruzko parodia. Filma bost nominazio izan zituen oscar sarietan, kategoria garrantzitsuenetan gainera, pelikula onenarena, gizonezkoen aktore onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, etab. Azkenan, ordea, ez zuen oscarrik lortu filma. Pertsonaiak bizargin judutarra/Adenoid Hynkel, Tomaniako diktadore (Charles Chaplin), Hannah (Paulette Goddard), Benzino Napolini, Bacteriaren diktadorea (Jack Oakie), Schultz (Reginald Gardiner), Garbitsch (Henry Daniell), Herring (Billy Gilbert) eta Jaeckel anderea (Emma Dunn) dira.


Sinopsia:
Lehenengo mundu gerraren bitartean, Tomaniako armadaren soldadu ezezagun batek Schultz izeneko ofizial baten bizitza salbatzen du. Hegazkin batean ihes egiten dute, baina hura istripu bat dauka, Schultz ofiziala kalterik gabe ateratzen da, soldadua ordea, amnesiadunen ospitaleratzen dute.Hor bere bizitzaren hogei urte izango da, bere inguruan gertatzen diren aldaketen ez jakinean.


Hynkel, Tomaniako diktadorea bilakatzen da eta modu gupidagabean juduen atzetik ibiliko da bere bi ministroren laguntzarekin, Garbitsch eta Herring. Ospitaletik ateratzean, soldadua, bere bizartegi ohira joaten da, Ghettoan dagoena, hogei urte lehenago utzi zuenarekin topatuko balitz bezala sinesmenarekin. Hor, Hannah ezagutuko du, eta beraretaz maitemintzen da. Bitartean, Schultz, erregimenean beso luzeko ofiziala bilakatu dena, bizartegia bakean utzi dezatela agindu du. Hynkelek Osterlichen inbasioa planifikatzen du, mugan dagoen herrialdean, eta Schultz ezetz esatean diktadorea kontzentrazio esparru batean sar dezatela agintzen du. Berehalaxe,   Schultz bere ihes planifikatzen du gobernuaren kontrako matxinada bat gauzatzeko, eta horretarako, lehenbizi, bizartegiko lagun ohiaren etzean ezkutzatzen da, ghettoan. Bizargina istilu honetan sartzea eragiten duena.

Iritzia:
Ezin ezer txarrik esan, betidanik Chapliren jarraitzaile sutsua izan nahiz eta. Nazismo eta faxismoarenganako kritika bikaina eta oso entretenigarria, film honetan Chaplin besteetan baino serioagoa dabil, hori egia da, agian gaia dela eta, baina horrek ez du eragiten erritmoaren bizitasunean. Amaierako hizketaldi sozialista historiaren parte bilakatu du azkenean.  Oso gomendagarria, publiko guztientzarako.

                                          Chaplinen amaierako hizketaldi famatua

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...