domingo, 2 de octubre de 2011

Una historia casi divertida

Ryan Fleck eta Anna Boden zuzendutako filma, Ned Vizzini idatzitako eleberri batean oinarriturik, nerabezaroan jasaten diren presioei buruzkoa. Pertsonaiak Craig (Keir Gilchrist), Bobby (Zach Galifianakis), Noelle (Emma Roberts) dira.


Sinopsia:
Gogoaren beheraldia baten ondorioz, Craig, 16 urteko gazte bat, bere buruaz beste egiteko pentsamenduak izanda, psikiatriko batean ospitaleratua izaten da. Horra heltzen denean konturatzen da gazteentzako gela itxita dagoela, eta hori dela eta helduen gelara joateko beharra dauka.


Bobby, paziente bat, berehala bere aholkulari eta babeslea bilakatzen da. Bere laguntza izanda, Craig hainat motatako arazoak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera izango du, ezkututako talentuez jabetuko da eta Noelle-rekin oso ongi konponduko da, bere adin bereko neska bat.

Iritzia:
Komedia dramatiko nahiko interesgarria iruditu zitzaidan, mezu itxaropentsua bidaltzen duena Bob Dylan-en esaldi batekin "Jaiotzen lanpeturik ez bazaude, hiltzen lanpetuta zaude". Aktoreak oso ongi dabiltza, ez dira antzezpen behartuak, film originala eta neurriduna. Hala ere gehiago espero duzu komediaren aldetik eta dramaren aldetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...