martes, 12 de abril de 2011

V for Vendetta


Pertsonaia nagusiak Evey (Natalie Portman) eta V (Hugo Weaving) dira eta James McTeigue zuzendari bezala. Etorkizuneko ingalaterra batean gertatzen da.

Sinopsia:
Ingalaterran gaude etorkizun gertu batean, azaroaren 4a da eta ingalaterrako gobernua partidu ultrakontserbadore baten mende dago iparraldeko sua deiturikoa. Evey, gobernuko telebistan lan egiten duena gobernuak imposatutako etxeratze aginduari uko egiten dio eta gobernuko poliziaren erasoa jasan beharko luke baina V agertzen da polizien atzaparretatik aldentzen. Hortik aurrera berain bizitza elkarturik egongo da. 


V, filmeko pertsonaia nagusiena.
Hurrengo egunean V Evey-k lan egiten duen telebistan sartu eta inork galarazi izateko aukerarik gabe mezu bat bidaltzen du telebistatik, mezu horretan urte baterako elkarpen multitudinario bat eskatzen du azaroaren 5ean Ingalaterrako parlamentua suntsitzeko eta gobernuaren tiraniarekin behin betiko akabatzeko.

Evey V-ren laguntzarekin begiak zabaldu beharko ditu beraien errealitatea ikusteko eta harenganako beldurrik ez izateko.


Iritzia:
Behin baino gehiagotan ikusteko pelikula da, entretenigarria eta didaktiboa, gobernu totalitarioaren agerpenaren arrazoiak agertzen direlako, pertsonen beldurra indar militarraren aurrean, eta batez ere batzuen borroka indarraren aurka. Klasean ikusteko film egoki eta aproposa da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...