Coen anaien filma, bertsionatu duten liburuaren izen berbera mantentzen duena baina bere mundua ikusteko modu xelebrearekin egina, Pertsonaiak Anton Chigurh (Javier Bardem), Ed Tom Bell sheriff-a (Tommy Lee Jones) , Carson Wells (Woody Harrelson) eta Llewellyn Moss (Josh Brolin) dira. Pelikula Mexikoko eta Texasen arteko mugan gertatu egiten da 1980 girotuta.
Sinopsia:
Llewellyn soldatzailea, beteranoa vietmango guduan, ehizan ari dela bapatean hildakoen gorpuez inguratuta dagoen furgoneta bat aurkitzen du, furgonetaren barrualdean bi milioi dolar eta heroina karga barekin. Llewellyn dirua hartzen duenean biolentziazko erreakzio bat sorrarazten du. Aurrearantzean pertsekuzio bortitzak izango dira Llewellynen arrastoak segika. Atzetik izango ditu Anton Chigurh tipo arriskutsua, atzean arrasto odoltsua uzten duela lekukoak egon ez dadin obsesioarekin, moneta batekin erabakitzen duena norbait hil edo ez, Wells indar espezialetako agente ohia, eta sheriffa bigarren mundu gerran egondako udaltzain zahar bat, orain gaur egun bizirik mantentzen duen sekretu mingarri bat gordetzen duena, hala ere bere pisu legegilea ez da nahikoa Chugurhen biolentzia kontrolatzeko.
Iritzia:
Coen anaiak sortutako pelikuletarik hobenetarikoa da, haiek egiten duten puntuan, cohenen pelikula da guztiz. Filma ikaragarria, ikusi beharrekoa, guztiz gomendaturik. Haiek egindako pelikulen artean hau helduena da eta nabaria da esperientzia ere alde dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario