Stanley Kubrick ekoiztuta, idatzia eta zuzenduta, Anthony Burgessen eleberrian oinarriturik. Adituen ustez Kubrick izan den film zuzendari hoberena da, eta horregatik ez da harritzekoa pelikula honek lau hautagai izatea oscarretan sarietan, pelikula hoberenarena, zuzendari hoberenari (Kubrick), gidoi egokitu hoberenari (Kubrick), eta argitalpen hoberenari. Pertsonaiak Alex DeLarge (Malcolm McDowell), Dim (Warren Clarke), Pete (Michael Tarn), Giorgie (James Marcus), Alexen aita (Philip Stone), Alexen ama (Sheyla Rainor) besteen artean.
Sinopsia:
17 urtekogazte baten abenturak kontatzen dira eta bere interes nagusiak bortxaketa, biolentzia basatia eta Beethoven dira.
Alex gaizkile karismadun eta soziopata bat da, baldar kuadrila baten burua, bere "drugoak": Pete, Giorgie eta Dim. Alex eta bere drugoak oso janzkera berehizgarria daramate: praka eta alkandora tirantedun txuriak, barrabilentzako babesa, zango altuko botak, kapela onddo bat ohikoa ingalaterran, momentu batzuetan zakil irudizko mozorroak aurpegiak estaltzeko, Alexen kasuan gezurrezko betileak eta drugoen aurpegietan pintura, ultrabiolentziarengana jotzen dutenerako.
Alez bere berezko moduak ditu ondo pasatzeko eta bere ikaragarrizko agresibitatea botatzeko, eta lortzen du tragediaren eta besteen zorigaitzen kontura.
Alex gobernuaren kanpainia batean sartu beharko da bere jarrera ultrabiolentoa erreprimitzeko, hori lortzeko gobernua biolentzia handiko irudiak erakuzten dio Beethovenen bederatzigarren sinfonia musika hartzen. Tratamendua pasatzean Alex ez da gauza inori jotzeko, bortxatzeko eta Beethovenen bederatzigarren sinfonia entzuteko gai. Eta horain antzinan egindakoak jasan beharko ditu mendeku moduan. Bere buruaz beste egitera behartzen dutena, baina ez da hiltzen, horren ordez gobernua lan hon bat ematen dio beren irudia garbitu dezan, tratamendua dela eta gobernua bere izen ona zikindu baitdu.
Iritzia:
Egia da pelikularen edukia oso bortitza dela, baina pelikula bezala ikaragarria da. Pertsona askorentzat edukia hain da gogorra, filma gorrotatzen dutela baina benetan oso ona da. Gainera gura gizarte bortitzaren oso kritika ona da. Kubricken pelikuletan beti gizadiaren alde txarrena igarri daiteke. Maisulana da esan daitekeen bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario