jueves, 1 de septiembre de 2011

Barton Fink

Coen anaiek zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako filma. Pelikula hau zaila izan da genero batean sailkatzea, batzuetan zine beltzeko generoan sailkatua izan da, beldurrezkoan eta buddy film-enekoetan. Pelikulak zenbait aipamen egiten die Clifford Odets eta William Faulkner idazleei, pertsonaiak haien errepresentazio fiktizioak baitira. Hiru nominazio izan zituen Oscarretan, horietako bat gizonezko bigarren aktore onenarena nabarmentzen da Michael Lernerentzat, eta Canneseko Zinemaldian urrezko palma, aktore onenaren eta zuzendari onenaren sariak lortu zituzten. Pertsonaiak Barton Fink (John Turturro), Charlie Meadows (John Goodman), Audrey Taylor (Judy Davis), Jack Lipnick (Michael Lerner), W.P. Mayhew (John Mahoney), Ben Geisler (Tony Shalhoub) eta Chet (Steve Buscemi).


Sinopsia:
40.rren hamarkada. Barton Fink Brodwayn bere antzerki lanaren estreinuan arrakasta lortzen duen ezker aldeko ideologia duen idazle bat da. Bere arrakastaren ondoren, serie B-ko zinema estudio bat, Capitol Pictures, dramagile gaztearen laguntza behar du borroka libre munduaren buruzko drama arin baten gidoi bat idazteko, Wallace Beery gihartsuak antzeztu beharko duena.


Idazlea harriturik hotel zahar eta bitxi batean ostatu egiten da, non bere bizilagunen artean Charlie Meadows aseguru agente lodia eta enigmatikoa aurkitzen den. Gai hori buruz zerbait idazteko ezgai, bere bizitza giro etsigarri batean garatzen da, Jack Lipnick produktore xelebre eta eroarekin aritu behar baita.

Halaber, Barton, estudioetan gidoilari bezala lan egiten duen idazle alkoholiko bat ezagutzen du eta baita ere  Audrey Taylor, bere maitale eta idazkaria dena. Egun batean, neska Bartonen ohean hilik agertzen da gaua berarekin igaro eta gero.

Iritzia:
Pelikula bukatzen denean, mundu erreala jada erreala ez denaren sentzazioa duzu, zenbait minutu behar dituzu berreriro ere mundu errealean sartzeko. Pelikulan zehar bete betean sartzen zara eta ez duzu  ezertaz pentsatzen pelikularen kanpo badago. Horregatik uste dut oso pelikula ona dela, mundutik aldentzen zaitulako. Aktoreak bikain, guztiak. Turturroren, Goodmanen eta Lerneren antzezpenak nabarmenduta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...