Sinopsia:
XX.mendearen hasieran Californiako mugan izandako petrolioaren momentu gorenean girotuta, istorio hau Daniel Plainview izan zuen arrakasta kontatzen du, oso meatzari behartsua izatetik eta bere semea inolako laguntzarik zaintzeatik, bere burua petrolioaren handikia bilakatzera harte.

Murmurio bati esker, Plainview, mendebaldeko herritxo bateko lurraldeetan petroleo itsaso baten existentzia aurkitzen du, eta bere semea berarekin eramaten du, HW, sortea bilatzera Little Boston-era. Eta herri galdu honetan da, dagoen dibertimendu bakarra Eli Sunayk gobernatzen duen elizaren inguruan gertatzen dena, Plainview eta HW beren bizitzako kolpea emango duten lekua.
Baina petroleoak beren burua zenbat eta dirudunagoa bihurtu, orduan eta arazo gehiago sortzen die, ustelkeria, gezurrak eta petroleoaren gehiegikeriak, arriskuan jarriko dituzte giza baloreak, amodioa, esperantza, solidaritatea, konfidantza, anbizioa eta aita semearen arteko erlazioa ere, biolentziasko eta norberaren suntsipenarekin amaitzeko.
Iritzia:
Niri film bikaina iruditzen zait honakoa, giroa, erritmoa, pertsonaien garapena... dena bikaina da. Daniel Day-Lewis-en antzezpena gainditu ezina, pelikula gutxi egiten dituen aktore bat da, baina aritzen den pelikula bakoitzean izugarri dabil. Paul Dano ere nabarmentzen da bere antzezpenarekin. Zine ona gustatzen zaionari, pelikula hau dastatzeko aukera du, baina akziozko pelikula ikustea gustatzen bazaizu hau ez da ikusi behar duzun filma.
daniel day lewis muy grande!!!
ResponderEliminar