jueves, 2 de junio de 2011

Fargo

Cohen anaiak idatzitako, ekoiztutako eta zuzendutako pelikula da, oscar sarietan zazpi hautagai izan zituena, pelikula hoberenarena, zuzendari hoberenarena, aktore zerrendako aktore hoberena, argazkikuntza hoberena eta muntai hoberenarenak, eta bi oscar irabazi zuen pelikula antzezlari hoberenarena eta jatorrizko gidoi hoberenaren oscarrak. Pertsonaiak Marge Gunderson (Frances McDormand), Jerry Lundegaard (William H. Macy), Carl Showalter (Steve Buscemi) eta Gaear Grimsrud (Peter Stormare) dira.

Sinopsia:
Gizon txepel eta lotsati bat, aberatsa den albarekin ezkonduta dago baina aberatsa dena bere ondasunetik aldenduta mantentzen du, eta horregatik bi gaizkile kontratatu egiten ditu bere emaztea bahitu dezaten eta horrela bere aitaginarrebari erreskatea eskatzeko eta  lortutako diruarekin bere negozio propioa sortu ahal izateko. Ideia da, Jerry eta bahitzaileak dirua erdibanaka banatzea.

Baina bahiketa igarotzen ari denean, hiru errugabe modu basatian hiltzen dituzte, poliziak konpondu beharko duen sentsurik gabeko hilketen haziera dena. Polizia lan egiten ari den bitartean, Jerryk beste arazo batzuetaz kezkatu behar da, arazo horien artean adb. berak kontratatu dituen bahitzaileen mehatxuak.

Iritzia:
Cohen anaiek egindako pelikula hoberenetarikoa da. Maisulana, eta antzezleen lana bikaina da, ez dakit nola ez zuen lortu pelikula hoberenaren oscarra. Gainera esan beharra dago pelikula benetako gertakinzunetan dagoela oinarriturik. Frances McDormand pertsonaia haurdun egotea oso toke xelebrea iruditu zait. Pelikula bikaina.
Ez dut gaztelaniazko trailerrik aurkitu, horregatik subtitulua dituena hartu dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...