sábado, 15 de octubre de 2011

Misterioso asesinato en Manhattan

Woody Allen idatzitako eta zuzendutako suspense generoko pelikula, baina beti bezala ukitu komiko batekin eta bere ikuspegi xelebrearekin, eta bere pelikuletan ohikoak diren aktore zerrendarekin, Alan Alda eta Diane Keaton aurkitzen dira besteen artean. Hain dira naturalak eszenak, esaten dela aktoreak pelikulan osoan zehar improbizazioak egiten zituztela. Pertsonaiak Larry Lipton (Woody Allen), Carol Lipton (Diane Keaton), Ted (Alan Alda), Paul House (Jerry Adler) eta (Angelica Houston) dira.


Sinopsia:  
Carol Lipton, Manhattango etxekoandre aspertuta bat, bere auzokoaz  susmatzen du, Paul House, adin handiko gizon batengan. Uste duelako bere emaztea hil egin duela, hilik agertu baita, dirudienez bihotzeko bat arrazoia dela eta.


Carolen senarra, Larry, paranoikotzat hartzen du horrelako pentsamenduak izateagatik eta ideia hori bere burutik uxatzen sahiatzen da, baina Carolek tematu egiten da bere auzokoa ikertzen, eta Ted-en laguntzarekin, betidanik harengandik erakarrita sentitu den bikotearen  laguna, auzokoaren atzetik joaten hasten da.

Larryk, guztiz jeloskor eta idazle xarmangarri batekin liluratuta, hilketaren kasuarekin oso interesaturik dagoena ere, gogoz kontra ikerketa taldera batzen da.

Iritzia:
Oso dibertigarria, W.Allen hoberenaren mailan, arrasto emozionalak dituen komedia bat eta suspense pizka bat duena. Bigarren mailako aktore oso onekin eta Alan Alde baten antzezpen aipagarriarekin. Pelikularen erritmoa ez da pelikulan zehar momentu batean ere jaisten. Honakoan Allen, Hitchcock-ri homenaldi bat egiten dio, bere aztarnak oso nabariak baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...