Quentin Tarantinok idatzitako eta zuzendutako pelikula, zineman Tarantinoren estreinaldia suposatu zuena. Pelikula honetan agertzen dira lehenengo aldiz Tarantinoren zinema bereiziko dituzten ezaugarriak eta ukituak. Pertsonaiak Jaun Zuria (Hervey Keitel), jaun laranja (Tim Roth), jaun ilehoria (Michael Madsen), jaun arrosa (Steve Buscemi), Eddie Cabott (Chris Penn), Joe Cabott (Lawrence Tierney), jaun urdina (Edward Bunker) eta jaun marroia (Quentin Tarantino) dira.
Sinopsia:
Joe Cabott, bizibide bezala hamparen gurua dena, lapurreta perfektua egiteko prestatu egiten da. Horretarako, bera eta bere semea, Eddie "sinpatikoa", jarduera profesionala eredugarria eta egiaztatutako eraginkortasuna duten kriminal talde bat biltzen dute.
Lana horretarako bildutako lapurrak ez dute elkar ezagutzen, haien artekoen artean ez dakite ezer, bakarrik heuren izengoitiak ezagutzen dituzte, beren ezizenak: haietako bakoitzak kolore baten ezizenarekin izango da ezagutua. Dena dago preparaturik jubilazioa emango dien lan bat egiteko, baina lana gaizki ateratzen da.
Jaun ilehoria, poliziarekin gaizki bukatuko duen tiroketa bat sorrarazten du, tiroketa horretan bi lapurren hilketa suertatzen baida. Bizirik irten direnak biltegi zahar batera joaten dira, hor ateratzen duten ondoria da beraien artean poliziak ezkututako norbait dagoela. Gauzak zailtzen dira ilehori jaunak arratsaldea polizia bat torturatzen igarotzen duen bitartean.
Iritzia:
Tarantinoren estreinaldi bikaina, pertsonaien egoera limiteetan garatzen den pelikula, eta egoera horietan izaten duten erreakzionatzeko modu aurreikus ezina. Elkarrizketa bikainak eta istorioaren garapen kronologikoa da pelikula hau berezia egiten duten elementuak, Keitel-en eta Buscemi-ren antzezpen bikainak ahaztu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario