Coen anaiak idatzitako, zuzendutako eta ekoiztutako pelikula, Charles Portis-en eleberrian oinarrituta egiten den bigarren pelikula, zinemara moldatua izan zen lehenengo aldiz 1969an, John Wayne protagonista bezala. Hamar nominazio izan zituen Oscar sarietan, nominazioak kategoria garrantzitsuenetan izan ziren, hala ere, azkenean ez zuen oscarrik lortu. Pertsonaiak Reuben J. "Rooster" Cogburn aguazila (Jeff Bridges), La Boeuf Texasko Rangerra (Matt Damon), Tom Chaney (Josh Brolin), Mattie Ross (Hailee Steinfeld) eta "Lucky" Ned Pepper (Barry Pepper) dira.
Sinopsia:
Bere aitaren hilketa eta gero, Mattie Ross, hamalau urteko neska bat irmotasunez aritzen dena justizia lortzeko, eskarmentu handiko sheriff baten serbitzuak kontratatzen ditu, sheriff Rooster Cogburn, tiro egiteko erraztasuna duen mozkor bat, hasieran honek oztopo ugari jartzen ditu azkenean amore emateko eta iheslariaren atzetik joateko sin egiten duen arte.
Biak kriminalaren pausuak jarraituko dituzte indiar lurraldetara arte eta La Boeuf kolaborazioarekin hura harrapatzen saiatuko dira. La Boeuf Texasko Ranger bat da, iheslaria harrapatu nahi duena Texasera eramateko eta hor epaitua izateko senatari baten hilketarengatik .
Haiek, ausartak eta tematiak, bultzatuak kode moral desberdinengatik, ezohizko talde hau zaldiz joaten dena aurrera jarraitzen du aurrejakin ezin den epaiketa baten atzetik.
Iritzia:
Bakarrik Coen anaiak egiteko gai diren pelikula bat, beti bezala oso ona, beste froga bat da ikusteko gidoi on batekin, antzezpen on batekin eta ezin hobea den zuzengintza batekin, istorio izugarria egin ahal den. Ez dago esateko asko gehiagorik Coen anaien zineari buruz, bikaina da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario