Sinopsia:
Frankie Dunn, zenbait borrokalari trebatu eta zuzendu ditu ring-ean bizitza osoan igaro eta gero. Bere boxeolariei erakustuen dien lezio garrantsitzuena bere eguneroko bizitzan erabiltzen duen berdina da: oztopoak oztopo, beti zeure burua babestu behar duzu.

Egun batean, Maggie Fitzgerald bere gimnasioan sartu egiten da. Maggiek ez du inoiz gehiegi eduki, hala ere badaki zer nahi duen eta hori lortzeko egin behar den guztia egiteko gai izango da. Borrokarazko bizitza iraunkor batean, Maggiek, helburu aldaezin eta izugarrizko borondate indarrarekin, dagoen lekura arte ailegatzea lortu du landu gabeko talentu batekin. Hala ere, benetan bilatzen duena da, norbait aurkitzea beregan sinesten duena.
Iritzia:
Istorio izugarria, Eastwood zuzendari bezala egindako azken pelikulak ikaragarriak dira, aintzinako eskolakoa. Egia da, filma ikusi baino lehen uste nuela istorioa betiko izango zela, emakume bat gizonen munduan aurrera ateratzea lortu nahi zuena, baina guztiz okertuta nenbilen. Beste zuzendariek ez bezala, nire iritziz Clint gizadiaren sufrimenduarekin sentsibilizatzea lortzen du. Erritmo emozionalaren garapena ez da beste pelikuletan bezalakoa, film honetan euforiatik tristurara salto izugarriak agertzen dira, kontuan hartzekoa dena. Swanken antzezpena bikaina da, oscarra merezitakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario