sábado, 14 de mayo de 2011

Apocalypsis now

Francis Ford Coppolaren film ikusgarri eskaintzen dizuegu Joseph Conraden eleberrian oinarriturik "ilunbeen bihotzean" afrikako lurraldeetan girotuta, baina kasu honetan Vietmango inbasioan girotua. Oskarretan sei hautagai izan zituen eta horietatik bi irabazi zituen, fotografia eta soinu hoberenei. Pertsonaiak Willard kapitaina (Martin Sheen), Kurtz koronela (Marlon Brando), Kolonel Bill Kilgore (Robert Duvall) eta bigarren mailako aktoreen artean Ferderic Forrest, Dennis Hopper, Harrison Ford, Scot Glenn eta Laurence Fishburne aurkitzen dira.

Sinopsia:
Willard kapitaina  agindu zaion EE.UU. inteligentzia zerbitzuaren ofizial bat da, Camboyan, erreka gora abiatzea Kurtz hiltzeko betebehar zailarekin, koronel estatubatuar arnegari bat dena eroa geratu dena, bere armada propioa duena eta jatorrikoen gurtzeak onartzen dituena.Willard errekaren bitartez ohianean sartzen da, hor hunkituta geratzen da naturaren botereen menpean, konflikto beliko desberdinengatik, eta infekzio eta gaixotasunengatik. Bere lankideak drogen edota daukaten beldurren menpean daude. Poliki-poliki Willard hil behar duen gizonaren antzekoa bihurtzen da. Pelikulan zehar gero eta pertsonai gutxiago joaten dira geratzen hainbat arrazoiengatik.

Ohianaren sakontasunean, kanpamendu batean non moztutako buruak eta usteldutako gorpuak nonahi daude,   Kurtz-en ikaragarrizko eta misteriotsu irudia agintzen du buda despota baten antzera Montangnard tribuan, jainko baten antzera gurtzen dutela.

Iritzia:
Badaude munduan zenbait pelikula gainditu ezin direnak, hau horietako bat da. Martin Sheen bikain dabil pelikula honetan, pena da hortik aurrera hain kategoria altuko pelikulak egiteari utzi ziolako. Ez dago asko esaterik, bakarrik ikusi beharreko pelikula bat dela, zinearen historian egindako hoberenetarikoa delako.


1 comentario:

  1. Film honek itsura ona dauka. Gainera esan beharra dago laguntzaile bikainak ditugula blogean. Laster botaketa bat zabalduko dugu eta aukeratu ahal izango duzue hurrengo post-ak zertaz egitea nahi duzuen. Baita ere filmak2puntu0@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz gero blogeko laguntzaile izan zaitezke.

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...