domingo, 1 de mayo de 2011

Fast & Furious 5

Fast Five Fast & Furious sagaren boskarren filma da. Autoak dira nagusi film hauetan eta akzioa gogoko dutenentzat eginiko pelikula da. Aktoreak aurreko pelikuletako berdinak dira, horien artean, Vin Diesel (Dom Toretto), Paul Walker (Brian O'Conner) eta Michelle Rodríguez (Mia Toretto). Beste aktore batzuk: Dwayne Johnson, Jordana Brewster, Chris 'Ludacris' Bridges, Tyrese Gibson, Sung Kang, Gal Gadot, Matt Schulze, Tego Calderon eta Don Omar. Baita ere film honetan Elsa Pataky aktoresa espainiarra ikus dezakegu polizia paperean sartuta.


Sinopsia:
Istorioa Rio de Janeiron gauzatzen da eta Dom, Brian eta Mia poliziaren bilaketa zerrendako lehen postuan daude eta dirua behar dute bizitza berri bat hasteko. Horretarako Rioko droga trafikatzaile handienari lapurtzea erabakitzen du Torettok. 110 milioi dolar lapurtzeko talde bat osatzen dute, hamar kideko taldea. Atzetik ere Luke Hobbs agente federala dute eta azken honek edozein gauza egingo du hiru protagonistak harrapatzeko.

Iritzia:
Kontuan hartu beharra dago film hau ikusteko aurreko lauak ere ikusita eduki behar dituzula, baina autoen eta akzioaren zale bazara hau da zure filma.

1 comentario:

  1. Pelikula hau oso interesgarria dela ematen du eta gainera akzio asko duela ikusten da ezin dut itzaron, hau ikusi egin behar dut

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...