viernes, 20 de mayo de 2011

Ocean's Eleven

Steven Soderberghek gidatutako film honek arrakasta handia izan zuen. Pelikula Las Vegas hirian gertatzen da eta lapurketa bat da filmaren argumentu nagusia. Aktoreak George Clooney (Danny Ocean), Brad Pitt (Robert Ryan), Matt Damon (Linus Caldwell) eta Julia Roberts (Tess Ocean) dira besteak beste.


Sinopsia:
Tessek Danny uzten du eta Las Vegaseko aberats batekin joaten da. Dannyk plan bat du Bennedict jaunari, gizon aberatsari, bere kasino guztietako dirua lapurtzeko. Horretarako hamar pertsonako taldea batzen du. Plana oso ondo prestatu ondoren taldea kasianoa lapurtzen saiatzen da. Azken momenturarte ez dugu jakingo zer gertatuko den. Lapurketa ondo ateratzen zaie eta dirua banatu ondoren bakoitzak bere aldetik joaten da susmorik altxatu gabe. Danny bi urtez kartzelaratzen dute bere emazte ohiarekin zuen urruntasun ordena apurtzeagatik.


Bi urte geroago, Danny kartzelatik ateratzean, Tess bila doa eta berriro erlazio bat hasten dute. Erlazio hau izango da hurrengo filmaren hasiera.






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...