martes, 24 de mayo de 2011

Pulp Fiction

Quentin Tarantino-ren pelikula Roger Avaryrekin idatzi zuena. Film hau zazpi hautagai izan zituen oscarretan, hautagai hauek, pelikula hoberenarena, zuzendari hoberena (Tarantino), aktore hoberena (Travolta), bigarren mailako aktore hoberenari (S.M.Jackson), nesken aldetik bigarren mailako aktore hoberenari (Uma Thurman), gidoi originalari (Tarantino eta Avary) eta muntai hoberenari (Sally Menke), azkenean bakarrik gidoi originalaren oscarra lortu zuen. Pertsonaiak Vincent Vega (John Travolta), Jules Winnfield (Samuel L. Jackson), Mia Wallace (Uma Thurman), Butch Coolidge (Bruce Willis), Winston Wolf (Harvey Keitel) eta Ringo (Tim Roth) besteen artean dira.

Sinopsia:
Jules eta Vincent Marsellurentzat hiltzaile bezala lan egiten dutenak dira soldata baten truke. Egun batean Marsellus kanpoan izan behar da eta Vincenti Mia (bere emaztea) zaintzeko ardura ematen dio, emakume erakargarria dena. Kompromisu zail bat, Mia zaindu zuen azken tipoa Marsellusen morroiek hil zutelako honen aginduak betetzen.

Vincent lan azkar eta eraginkor bat egitea proposatu da, baina Miak elkar afaltzera irtetzearren tematzen da, non dantzaldi bat inprobizatzen duten (dantzaldi hori zinean egondako dantzaldirik ezagunena bihurtu da). Etxera ailegatzen direnean Mia kokainako sobredosi bat jasaten du eta Vincent lagun batengana joan behar da gauerdian bere arazoa konpon dezan.

Pelikulan berez, historio asko daude azkenean elkar lotzen direnak, baina hemen bakarrik historio bat kontatzen dizuegu.

Iritzia:
Tarantinoren filmetatik agian bereizgarrienetakoa eta hoberena. Film ikusgarria , aktore zerrenda, argumentua eta trama bikainekoa. 90. hamarkadaren film homerenetarikoa. Elkarrisketa eklektikoak, konbinazio hori humore, ironia eta biolentziazkoa izugarri ona. Ikusi beharra dago egin diren film honenetakoa baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...