miércoles, 18 de mayo de 2011

Avatar

James Cameronen fikziozko pelikula, harro egon daiteke diru gehien bildu duen pelikula bihurtu zelako. Pertsonaiak Jake Sully (Sam Worthington), Grace Augustine doktorea (Sigourney Weaver), Neytiri (Zoe Saldaña), Miles Quaritch koeonela (Stephen Lang), eta beste zenbait aktore Giovanni Ribisi bezala.

Sinopsia:
2154a.urtean girotuta, Jake marine ohia dena elbarri dago gurpilezko aulki batean baina oraindil bihotzez soldadua da. Jake errekrutatua da Pandorara bidaiatzeko, non korporazioak mineral arraro bat ateratzen dute lurreko krisi energetikoa konpontzeko.

Pandoraren atmosfera haientzat toxikoa denez, Avatar programa eratu dute, programa honen oinarria gizaki "gidariak" beren kontzientzia avatar batekin lotuta izatea datza, gorpu biologiko bat urrutiko kontrolarekin maneiatzen dena aire hilgarri horretan bizirik irautea lortzen duena. Gorpu hauek giza ADN eta pandorako gizakien (Na'vi-ak) ADNaren nahaste genetikoarengatik daude eratuta.

Avatar gorpuarekin Jake berriro ibil daiteke. Na'vi-en munduan infiltratzeko misioa dauka, nortzuk mineralak lortzeko oztopo nagusia bihurtu diren. Baina Na'vi eder bat, Neytiri, Jake bizitza salbatzen du du eta hortik aurrera dena aldatuko da Jakerentzat.

Jake klan horretan onartua izaten da eta Na'vi bat izaten ikasten du beraietako bat bihurtuz, horrek abentura eta esperientzia asko bizitzeko aukera emango dio. Bitartean, gizakiak beren planarekin aurrera jarraitzen dute, Jake informazioa baliagarria dela esperantzarekin.

Iritzia:
Niri pertsonalki ez zitzaidan gustatu, nire ustez betiko amodio eta gerrako pelikula errepikakorra da, dagoen diferentzia bakarra hemen 3m-ko pertsonai urdinak agertzen direla. Pelikula daukan gauza berezi bakarra grafikoak dira, baina historioa berez txarra da, gaizki landutako trama daukana. Ez dut ulertzen zergatik lortu zuen hainbesteko prestigioa, etsigarria. Ez dut inoiz gustuko izan James Cameron, ikusi nuen bere lehenengo pelikula Titanic izan zen, oso txarra iruditu zitzaidana ere. Ez diot inori bere pelikulak ikustea gomendatzen. Hala ere Avatarren efektu grafikoekin eta bere akzioarekin posiblea da entretenitu izatea.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...