Sinopsia:
Will, tratu txar familiarrak jasan dituen umezurtz bat da, arrazoi hauengatik errebeldiaren gaitza du, eta ez da inork gai hezitzeko.
Harvarden lan egiten, intendente bezala, inor bere presentziaz ohartu gabe, problema matematikoak ebazten ditu ohikoa ez den izugarrizko erraztasunarekin, bere intelektoa dela eta. Pelikulan zehar ikus daiteke mutil gatazkatsua, errebeldea, harroputza, prepotentea... baina batez ere oso azkarra, ohikoa ez den intelektodun mutil errebeldea eta karismaduna dena. Bere lagunen antzera, Will gaizki ordainduta dauden lanetan dabil eta bere denbora librea tabernan igarotzen du, non batzuetan legediarekin arazoak izaten ditu.
Gatazka horietako batean poliziak Will harrapatzen du, epaiketegi batera eramaten diona kartzelako sententzia batekin. Unibertsitateko irakasle bat Will ikusi zuena matematikako arazo bat ebazten, haren pertsonaz kezkatzen da eta harentzako, baldintzapeko askatasuna lortzen du bere babesean eta terapietara joaten bada baldintzekin.
Iritzia:
Guztientzako pelikula da hau, arraroa da nola pelikula hau efektu espezialik gabe, karktere belikoa izan gabe, bortitza edota akziorik eduki gabe, odola edo sexurik egon gabe, komedia izan gabe... zinearen historian egon den pelikula hoberenetakoa izatea. Pelikula hau erakusten du nola gidoi on batekin eta antzezpen maila oso on batekin, bestea soberan dagoela eta ez dela beharrezkoa. Gehien nabarmentzen direnak Matt Damon eta Robin Williams dira, oso gustuko ditudan bi aktore.
No hay comentarios:
Publicar un comentario