Marc Forster zuzendutako eta David Benioff idatzitako suspense generoko filma, 2005ean estreinatutakoa. Filmea bizitasun handiko errealitatea, heriotsa, maitasuna eta beste munduaren arteko erlazioak aurkezten ditu. Pertsonaiak Sam Foster doktorea (Ewan McGregor), Lila Culpepper (Naomi Watts), Henry Letham (Ryan Gosling), Leon Patterson doktorea (Bob Hoskins) eta Beth Levy doktorea (Janeane Garofalo) dira.
Sinopsia:
Suspenseko istorio honetan, Henry Letham, ohiz kanpoko gazte bat da, bere psikiatrari, Sam Foster, esaten dio bere buruaz beste egingo duela 21 urte bete behar duen bezperan. Psikiatra, etsita, gauzatu ez dadin sahiatzen da, Henryren bizitzan gero eta harrapatuagoa ikusten bere burua, eta geroago bere subkontzientziaren labirintoan. Hasieran, soilik tirabiratu eta okertu egiten du Sam-en erlazioa bere neskalagunarekin, Lila, margolaria eta antzinako pazientea, baina laster, Sam-en mundu arrazional sendoaren komprentzioa desagertzen hasten da.
Gero eta surrealistagoak diren elkartzeekin eta sekulako aldakorra den paisai onirikoa den Manhattan baten mende dago, Sam dagoeneko ezin du bereizi benetakoa dena eta bere buruan bakarrik gertatzen ari denaren artean, ezta non hasten den bera eta bukatu Henry.
Nor da Henry Letham eta zergatik ari da Sam-en errealitatea hausten ain modu sakonean?
Iritzia:
Pensatzeko pelikula bat, agian horregatik gustatu zitzaidan, niri bezala karaktere psikologikoko pelikulak gustatzen bazaizkizu eta gauzak argiak ez daudenean, pelikula hau ikusi behar duzu. Ewan McGregon oso gustukoa dudan aktore horietakoa da eta hemen ere antzezpen nabarmena dauka. Ryan Gosling ere bikain dabil, duela gutxi aurkitu nuen aktorea da eta gustatzen hasia zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario