David Fincher zuzendutako pelikula, Robert Graysmith benetako gertakizunetan oinarritatutako eleberrian oinarrituta. Filmarenganako kritikak positiboak izan ziren gehienbat bat, baina ez zuen lortu espero zen diru bilketa. Pertsonaiak Robert Graysmith (Jake Gyllenhaal), David Toschi (Mark Ruffalo), Paul Avery (Robert Downey Jr.), William Armstrong (Anthony Edwards), Melanie Graysmith (Chloe Sevigny), Melvin Belli (Brian Cox) eta Arthur Leigh Allen (John Carroll Lynch) dira.
Sinopsia:
Benetako gertakizunetan oinarriturik, krimenen egilea nor izan den jakin ez den historian zehar egondako hilketa intrigatsuenetakoaren istorioa.
"Zodiac" hiltzaile baten istorioa kontatzen du San Francisko hiria ikaratu zuena 60.hamarkadaren amaieratik 70.hamarkadaren lehenengo urteetara eta lau polizia jurisdikzio bere eskutitzak eta kodigoak argitzen hiltzailearekin emateko.
Kasua obsesioa bilakatzen da lau pertsonentzat zeinen lanak eta bizitzak pista bukaezin bakoitza guztien atzetik izatera eskainiak direla.
Iritzia:
Nire ustez pizkat luzea da, hala ere trama oso ona da, zehaztasun guztiekin egina benetako istorioa kontatzen du, aktoreak ondo dabiltza mail handikoak baitira. Ez da David Fincheren pelikula hoberena baina entretenigarria da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario