Christopher Nolanek zuzendutako filma, eta bere anaia Jonathan Nolanekin idatzi zuen gidoia, Jonathanek idatzi zuen kontakizun batean oinarrituta "memento mori" (gogora ezazu hilkorra zarela) dago. Bi nominazio izan zituen Oscarretan, gidoi eta edizio onenarenak. Pertsonaiak Leonard Shelby (Guy Pearce), Teddy (Joe Pantoliano), Natalie (Carrie-Anne Moss), Sammy Jankis (Stephen Tobolowsky) eta Jankis andrea (Harriet Sansom Harris) dira.
Sinopsia:
Pelikularen berezitasuna kontaketaren orden kronologikoan datza, lineala izan ordez saltoka atzera doalako, eta horrela pelikula aurrera doala ikusitakoaren azalpena agertzen da ondorioaren ordez. Pelikulan zehar zenbait eszena agertzen dira txuri beltzean orden normalean garatzen direnak, baina istorian zehar tartekatuta, eta kontaketaren amaieran batu egiten dira.
Leonard Shelby neurrira eginiko etiketazko jantzi garestiak janzten ditu, Jaguar bat gidatzen du, baina motel ezezagun eta merkeetan bizitzen da esku dirutan ordaintzen dena diru sorta batekin. Nahiz eta arrakasta handiko gizonaren itxura izan, bere helburu bakarra mendekua lortzea da: bere emakumea bortxatu eta hil zuen gizona hil.
Polizia beregan duen susmoak alde batera utzita, bere bizitza justiziaren bilaketa bat bihurtzen da gaixotasun arraro bat lagunkide izanten duen bitartean, gaixotasun sendaezin hori duela 15 minutu gertatu dena gogoratzea galarazten dio, ezin du gogoratu non dagoen eta ezta nora joaten da.
Iritzia:
Oso ona, ikuspegi ezberdin batekin, ez da ohiko pelikula, piezak lotzea gustatzen zaionarentzat oso gomendagarria, asko gustatu zitzaidan istorioa, trama eta garapena. Suspense generoaren ikusi dudan pelikula hoberenetakoa. Nolanen lehenengo lanetakoa eta hoberenetakoa, hala ere zuzendari hau ez dauka pelikula txarrik, eta gainera oso gustukoak ditudan gai psikologikoei buruzko pelikulak egiten ditu. Amaiera izugarria. Ikusteko pelikula ona eta entretenigarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario