jueves, 30 de junio de 2011

Mao Tse Tung

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el fondo, sobre Mao Tse Tung quien fue el máximo dirigente del partido Comunista de China y de la República Popular de China.


In the loop

Armando Lanuccik zuzendutako umore beltzeko satira bat da, estatu batuen eta erresuma batuaren arteko erlazioa eta Iraken inbasioaren buruzkoa. Pertsonaiak Malcolm Tucker (Peter Capaldi), Toby Wright (Chris Addison), Simon Foster (Tom Hollander), Jamie McDonald (Paul Higgins), Karen Clark (Mimi Kennedy) eta Miller jenerala (James Gandolfini) dira.


Sinopsia: 
Dena hasten da Estatu Batuetako lehendakaria eta Britainia Handiko lehen ministroa guda bat hastea erabakitzen dutenean. Oraingo honetan azkarrak izango direla hitzematen dute. Agindu bat, Miller jeneral estatubatuarra eta britainiar estatu idazkaria garapen internazionalean, Simon Foster, beteko ez dena uste dutenak.

Baina, geroago, Simon Foster ustekabean akzio militarra babestean BBC-ko gehieneko audientziazko elkarrizketa batean, ekialde ertainean gertatu ahal den edozein guda aurreikusi ezin dela esanez, Whasingtonen lagun asko lortzen ditu nahi gabe.

Lehen ministro betetzailea, Malcolm Tucker, Simoneri errieta botatzen dio haien programa ez mantentzeagatik baina geroago telebista guztietako kazetariak gainera etortzen zaizkio, eta oraingoan gatazkaren mendia igo behar dela dio. Adierazpen hau Estatu Batuetako departamenduen bisitarekin gertatzen da, eta funtzionariak Simonen mezu kontraesankorrak erabiltzen dituzte, Simon peoi bat bezala maneiatzeko.

Iritzia:
Nire ikuspuntuntik pelikula entretenigarria eta dibertigarria da, zinismos betetakoa, umore ingelesa pelikula osoan zehar agertzen da. Malcolm Tuckeren pertsonaiarekin asko barre egin nuen. Aproposa denbora on bat pasatzeko. Hala ere, ez da pelikula hau politikari buruzko film errepresentagarri bat bezala hartu behar, ez dago mezu errebindikatzaile eskutatu bat, bakarrik errepresentatzaile politikoen ekintzak ez daudela zuzenduta pentsamendu arrazional batengatik.

miércoles, 29 de junio de 2011

Alguien voló sobre el nido del cuco

Milos Forman zuzendutako pelikula, Ken Kenseyren eleberri homonimoan oinarriturik. Bost oscar irabazi zituen, pelikula onenarena, zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena (Jack Nicholson), emakumezko aktore onenarena (Louise Fletcher) eta egokitutako gidoi onenarena. Pertsonaiak Randle Patrick McMurphy (Jack Nicholson), Mildred Ratched erizaina (Louise Fletcher), Jefe Bromden (Will Sampson), Dale Harding (William Redfield), Martini (Danny DeVito) eta Max Taber (Christopher Lloyd) dira.


Sinopsia:
Randle Patrick Murphy kartzelera joan behar beharko luke egiten dituen delituengatik. Baina kartzelera joan ordez psikiatriko batera eraman dezaten lortzen du eroarena egiten eta hor zainketa berezien departamentuan sartzen dute. Denbora modu erosoan igarotzen sahiatzen, bere kideekin, jokuak eta denbora pasatzeko era guztietako dibertimenduak antolatzen ditu, diziplina arauak hausten dituen harte, Mildred Ratched erizaina jasan egingo ez duena eta horrela bien arteko guda antzeko bat hasiko da.

El Gran Lebowski

Coen anaiak idatzitako eta zuzendutako pelikula bat da. Pelikula arrakasta komertzial handia ez izan arren, oso kritika positiboak izan zituen. Pelikula hau, xelebrea bere pertsonai idiosinkrasikoengatik, amets surrealen sekuentzia, ezohiko elkarrizketengatik eta bere musika eklektikoagatik, berehala kultoko pelikula izatera igaro zen. Pertsonaiak Jeffrey "el nota" Lebowski (Jeff Bridges), Walter Sobchak (John Goodman), Donny Kerabatsos (Steve Buscemi), Jeffrey Lebowski (David Huddleston), Maude Lebowski (Julianne Moore) eta Jesus Quintana (John Turturro).


Sinopsis:
"El nota" lanik ez duen eta arrakastarik izan ez duen gizon bat da egun batean izen bereko beste pertsona batekin nahastuta ikusten dena. Bi harroputz ezustean sartzen dira bere apartamenduan eta bere alfonbra hondatzen dute pentsatzen dutelako Jeff Lebowskiren aurrean daudela, Pasadenako aberats bat. "El nota" egiten duen lehenengo akatsa bere izenkidea bizitatzea da bere alfonbra zaharra ordezkatuko duen itxaropenarekin.

Hala ere, heroi berri hau eta bere adiskidea Walter, Vietmango gudarekin obsesionatuta dagoena, Coen anaien estiloko toke humoristikoak dituen thriller baten barruan harrapaturik ikusten dute beren burua, non estortzioa, traizioa, etsipena, xantaia, sexua eta drogak nahastu egiten diren.

Iritzia:
Pelikula honen handitasuna bere apaltasunean oinarritzen da, istorioa lañoa eta pertsonaiak era askotako situazioak sortzeko gai direnak, narrazio baliabideak oso ondo eramanak eta gidoi bikainarekin. Gogoan dut asko barre egin nuela film honekin ete bere pertsonai xelebreekin, batez ere John Turturrorekin pelikula osoan bi minututan agertzen dena baina balio izan ziotenak zinearen historian sartzeko, eta John Goodmanekin eta bere erokeriarekin. Ikusi beharreko pelikula bat da honako hau.

martes, 28 de junio de 2011

El dormilón

Woody Allen idatzitako eta zuzendutako pelikula, filmaren soinu-banda jazzistikoa Woody Allen eta bere antzinako jazz banda sortutakoa da. George Orwellen eragina pelikula osoan nabaria izanda ere, H.G.Wells-en "When the sleeper wakes" eleberrian oinarriturik dago. Pertsonaiak Miles Monroe (Woody Allen), Luna Schlosser (Diane Keaton), Erno Windt (John Beck) dira.



Sinopsia:
Miles Monroe, bizitza artifizialean mantendu dena, iraganean elikagai osasuntsuetako denda bat zeukan, medikuarenera joan zen amigdalak erauz ziezaioten baina nahigabe izoztu egiten zuten eta 200 urte barru esnatu egiten da, eta esnatzean konturatzen da etorkizuna ez dela hain polita: emakume guztiak hotzak dira, gizon guztiak inpotenteak dira eta mundua diktodore krudel batek zuzentzen du.

Bere inguruan ikusten duen guztia ez du zerikusirik bere ametsetako munduarekin, Lunaz maitemintzen den harte, olerkari ederra, baina talenturik gabekoa.

Gobernuaren plan zital bat Milesen gainean eroriko da eta honek daki salbatu diezaiokeen bakarra bere maitemindua dela. Bere bizitza haren eskuetan dago.

Iritzia:
Nire ustez Woody Allen eginiko pelikula hoberenetarikoa, bere lehenengoetako komedia bat, oso gustuko ditut zuzendari honen pelikulak, eta bere pertsonai neurotikoak. Pelikula hau zinearen historiarako hainbat momentu oroigarri utzi ditu adb. orgasmatronena edota fruitu erraldoiena. Ondo pasatzeko pelikula bat, gomendatzen dut.

domingo, 26 de junio de 2011

Crash

Paul Haggis zuzendutako pelikula, sei hautagai izan zituen oscarretan eta sei horietatik hiru irabazi zituen, hauek dira, pelikula onenarena, jatorrizko gidoi onenarena eta muntai onenarena. Pertsonaiak Cameron Thayer (Terrence Howard), Christine Thayer (Thandie Newton), Rick Cabo (Brendan Fraser), Jean Cabot (Sandra Bullock), Matt Ryan (Matt Dilon, pelikula honengatik gizonezko bigarren aktore onenaren hautagaia izan zuela oscarretan), Tom Hansen (Ryan Philippe), Graham Waters (Don Cheadle), Ria (Jennifer Esposito), Daniel Ruiz (Michael Peña) eta Anthony (Ludacris) dira.


Sinopsia:
Areka batean oso modu basatian hildako gorpu baten aurkikuntza Los Angelesko hiriaren hainbat pertsonen bizitzen elkarketa eragingo du. Eskarmentutako polizia arrazista bat, bere lankide hasiberria eta idealista, etxekoandre zuria burrutiaren fiskalaren emaztea, persiar dendari bat, afroamerikar bikote dirudun bat, maitaleak diren bi polizia detektebieak, sarrailagile mexikar bat, kotxeak lapurtzen dituzten bi lapur, korear bikote bat...

Pelikulan zehar pertsonai hauen bizitzak elkartuz joaten dira oso era dinamikoan.

Iritzia:
Oso pelikula ona, urteak igaro eta gero gogoratzen duzun pelikula horietakoa da. Pelikula hau adierazten du munduan ez daudela heroirik, ez bidelapurrik, ez pertsona onik eta txarrik, arrazak ez dituela pertsonen artean aldaketarik sortzen, bakarrik, pertsonak daudela momentu zehatz batean modu batean edo beste batean arituko direla, eta berdin dio ze klase sozialan dauden denak berdinak baitira. Matt Dilon-en antzezpena oso ona, egin duen pelikula hoberena da.

sábado, 25 de junio de 2011

Albert Einstein

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el fondo, sobre Albert Einstein quien es considerado como el científico mas importante del siglo XX. Conocido generalmente por la famosa  teoría de la relatividad y galardonado con el premio Nobel de física en 1921.
Esta dividido en dos videos.
Parte 1

Parte 2

viernes, 24 de junio de 2011

La guerra de Charlie Wilson

Mike Nichols zuzendutako pelikula, oscar sarietan hautagai bat izandako pelikula gizonezko bigarren aktore onenarena Philip Seymour Hoffman-entzat, azkenean ordea ez zuen lortu. Pertsonaiak Charlie Wilson (Tom Hanks), Gust Avrakotos (Philip Seymour Hoffman), Joanne Herring (Julia Roberts) eta Bonnie Bach (Amy Adams) dira.


Sinopsia:
Charlie Wilson Texasko batzarkide ezkongabea zen zeinen bizizale pertsonalitatea politikarako adimen zuhurra, abertzaletasun handia eta ahuleenganako gupida eskutatzen zuen.

80.hamarkadaren hasieran, sovietarren inbasioaren arriskuarekin, Afganistan zen ahulena. Charlieren lagun ona zena, bere ohizko mezenas zena eta noizbehinkako maitalea Joanne Herring, Texasko emakume aberetsenetakoa eta antikomunista zitala zen. Bere ustez, estatubatuen erantzuna sovietarren inbasioaren aurrean desiratzeko asko usten zuen, eta Charlieri konbentzitu zion muuahidiei laguntza emateko diru publikoa eta armak lortzen sovietarrak kanporatzeko. Borroka latza onetan Charlieren kidea CIAko Gust Avrakotos agentea izan zen, langile klasekoa zena, nekaezina eta talento askorekin, alde batera utzita zegoena CIAko kideen artean, denak horiek prestigiozko unibertsitateetan lizentziatutakoak.

Charlie, Joanne eta Gust munduan zehar ibili ziren ezinezkoa zirudien aliantza bat sortzeko pakistandar, israeldar, egiptoar, abokatu eta sabel dantzako dantzari baten artean. Beren arrakasta nabarmena izan zen.

Afganistanen okupazioa iraun zuen bederatzi urte horietan, Estatu Batuen gobernua bidaltzen zuen diru publikoa Sobietar Batasunaren kontrako operazio klandestinoentzako bost milioi dolarretik mila milioi dolarrera igaro zen urtero, eta armada gorria Afganistanetik erretiratu zen.

Iritzia:
Lehenengo eta behin esan beharra dago hau ez del istorio fiktizio bat, benetan gerttutako istorioa da baizik, eta modu fidagarri eta zehatz batean kontatzen dute nola ailegatu zen hainbat armamentu Afganistanera, eta nola erabili zuten hango jendea haien probetzurako. Beste aldetik esan dezakeedan guztia da aktoreak oso ongi dabiltzala film honetan, eta batez ere Philip Seymour Hoffman. Pelikula gomendagarria.

jueves, 23 de junio de 2011

La familia savage

Tamara Jenkins idatzitako eta zuzendutako filma eta oscar sarietan bi hautagai izan zituena, emakumezko aktore onenarena Laura Linneyrentzat eta jatorrizko gidoi onenarena Tamara Jenkinsentzat, azkenean ez zuten ez bata ez bestea lortu. Pertsonaiak Jon Savage (Philip Seymour Hoffman), Wendy Savage (Laura Linney), Lenny Savage (Philip Bosco) eta Larry (Peter Friedman) dira.


Sinopsia:
Savage anaie gutxien gustatuko litzaiena egitea da berriro ere atzera itzultzea, beren istorio familiar zailera. Aitaren nagusitasunetik askatu zutenean beren burua, beren bizitza propioak eratu zituzten haien artean urrun, oso bizitza nahasiak. Wendy, antzerkigile bat da aurrera ateratzen ahalegintzen dena, langabe bat egunak bekak eskatzen, bulegoen horniketak lapurtzen edota bere auzotar eskonduarekin egoten galtzen duela denbora.

Jon fakultateko irakasle neurotiko bat da  gai ilunezko liburuak idazten dituena Bufalon. Ondoren, betidanik beldurra ematen zion eta sahiesten ahalegindu zen  aitari buruzko deia ailegatzen zaio, Lenny Savage, oso mantso hil egiten ari dena eta bakarrik bere semeak lagundu ahal diote.

Orain, beren bizitza lanpetutak alde batera utzita, Wendy eta Jon behartuta ikusten dira etxe berdinean bizitzera lehenengo aldiz beren haurtzarotik, berraurkitzen txikitan beren honetik ateratzen zieten bitxikeriak. Aurrez aurre erabateko agitazioan eta borrokan aitaren azkeneko egunak kargu egiteko modua aurkitzeko, bekalduta aurkitzen dira familiaren eta helduen bizitzaren esanahiaren aurrean, eta harrigarriena da, bakoitzat bestearentzat duen garrantzia aurkitzen dutela.

Iritzia:
Bizitza bezain erreala da eta sekulako antzezpenekin aktoreen aldetik. Familia guztietan egondako egoerak agertzen dira film honetan. Errealizazio apaleko pelikula baina mezu konplexukoa. Philip Seymour Hoffman maila bikain horretan ohituta gaituen linean segitzen da pelikula honetan.

miércoles, 22 de junio de 2011

La novia cadaver

Tim Burton zuzendariaren pelikula, errusiar-judu ipuin batean oinarritutakoa eta Viktoriar aroan girotua. Marrazki bizidunetako film onenaren hautagaia izan zuen oscar sarietan baina azkenean ezin izan zuen irabazi. Personaiak Victor Van Dort (Johnny Depp), Emily (Helena Bonham Carter), Victoria Everglot (Emily Watson), Nell Van Dort (Tracey Ullman) eta William Van Dort (Paul Whitehouse) dira.
Sinopsia:
XIX.mendeko Europako herritxo batean girotuta, pelikula hau Victorren istoria kontatzen du, gazte bat bapatean infernura eramana dela eta hor hilotz emaztegai misteriotsu batekin ezkondu egiten da, eta  bitartean bere benetazko emaztegaia, inoiz ikusi ez duena, bizien munduan dago itzoiten bera etorri harte da.

Hildakoen mundua bere hezkuntza Viktoriar zorrotza baino koloreatsuagoa bada ere, Victor igartzen du ez dagoela ezer mundu honetan, eta ezta hurrengoan, bere benetako eta lehenengo maitaletik aldendu ahal dionik.

Baikortasunezko, amodio eta "beste bizitza" ari buruzko istorio bat da, Tim Burton-en estilo berezitik kontatua dagoena.

Iritzia:
Bizitzan ikusi ditudan animaziozko pelikuletatik hoberenetakoa da, eta helduena. Burton-en pelikulak gustokoak dituen batentzako, nik adibidez, ikusi beharreko pelikula da. Pertsonaiak Burtonen estilora daude eginak, oso txuriak, ahoa txikia, hile beltzekoak, eszenografia ilunekoa, gotikoa urratzen, pertsonaiak karakter marginalekoak. Ez da berak egindako pelikula hoberena baina oso ondo dago, gomendagarria da.

martes, 21 de junio de 2011

Pequeña miss sunshine

Jonathan Dayton eta Valerie Faris taldeak zuzendutako pelikula. Oscar sarietan lau hautaga izan zituen eta horietatik bi irabazi zituen: jatorrizko gidoi onenarena eta gizonezko bigarren aktore onenarena Alan Arkinentzat. Pertsonaiak: Richard (Greg Kinnear), Sheryl Hoover (Toni Collette), Frank (Steve Carell), Dwayne (Paul Dano), Edwin (Alan Parkin) eta Olive (Abigail Breslin) dira.


Sinopsia:
Sheryl Hoover bi semeen ama nekatuta bat da, Albuquerquen bizi dena. Bere anai homosexuala Frank, Marcel Proust idazlearen aditua da, denboraldi baterako familiaren etxean biziko dena bere buruz beste egiten saiatu eta gero. Richard, bere senarra, motibaziorako eta arrakasta izateko pausuei buruz mintzatzen du hitzaldietan. Dwayne, Sheryl aitzinan edukitako eskontza baten ondorioa da, nerabezaroan dagoen mutil gatazkatsu bat da isiltasuna mantenduko  duela zin egin duena bere ametsa bete harte, pilotua izatearena. Richarden aita, Edwin, bigarren mundu gerrako beteranoa da duela gutxi zaharren egoitzatik kanporatua izan dena heroina kontsumitu eta saltzeagatik, bera ere familiarekin bizi da eta oso harreman estua mantentzen du
bere zazpi urteko ilobarekin, Olive.

sábado, 18 de junio de 2011

Gangs of New York

Martin Scorsese-ren filma, XIX.mendearen erdialdean garatua New Yorkeko Five Points auzoan. Oscarretan hamar hautagai izan zituen horietatik pelikula eta zuzendari hoberenei, baina azkenean ez zituen oscarrik lortu. Herbert Asbury-ren eleberrian dago oinarriturik baina bere moldaketa hain da handia, jatorrizko gidoi onenaren sarira hautatu izan zela oscarretan. Pertsonaiak Bill "el carnicero" Cutting (Daniel Day-Lewis), Amsterdam Vallon (Leonardo DiCaprio), Jenny Everdeane (Cameron Diaz), Happy Jack (John C. Reilly), William Tweed (Jim Broadbent), Johnny Sirocco (Henry Thomas), Padre Vallon (Liam Neeson) eta Walter "Monk" McGinn (Brendan Gleeson) dira.



Sinopsia:
1860. Estatu Batuentzat eta bere biztanleentzat ziurgabetasunezko aldia zen. Gerra zibil batean liskarretan sartuta, nazio gazte hau kaosaren ertzean dabil.

jueves, 2 de junio de 2011

Fargo

Cohen anaiak idatzitako, ekoiztutako eta zuzendutako pelikula da, oscar sarietan zazpi hautagai izan zituena, pelikula hoberenarena, zuzendari hoberenarena, aktore zerrendako aktore hoberena, argazkikuntza hoberena eta muntai hoberenarenak, eta bi oscar irabazi zuen pelikula antzezlari hoberenarena eta jatorrizko gidoi hoberenaren oscarrak. Pertsonaiak Marge Gunderson (Frances McDormand), Jerry Lundegaard (William H. Macy), Carl Showalter (Steve Buscemi) eta Gaear Grimsrud (Peter Stormare) dira.

Sinopsia:
Gizon txepel eta lotsati bat, aberatsa den albarekin ezkonduta dago baina aberatsa dena bere ondasunetik aldenduta mantentzen du, eta horregatik bi gaizkile kontratatu egiten ditu bere emaztea bahitu dezaten eta horrela bere aitaginarrebari erreskatea eskatzeko eta  lortutako diruarekin bere negozio propioa sortu ahal izateko. Ideia da, Jerry eta bahitzaileak dirua erdibanaka banatzea.

Baina bahiketa igarotzen ari denean, hiru errugabe modu basatian hiltzen dituzte, poliziak konpondu beharko duen sentsurik gabeko hilketen haziera dena. Polizia lan egiten ari den bitartean, Jerryk beste arazo batzuetaz kezkatu behar da, arazo horien artean adb. berak kontratatu dituen bahitzaileen mehatxuak.

Iritzia:
Cohen anaiek egindako pelikula hoberenetarikoa da. Maisulana, eta antzezleen lana bikaina da, ez dakit nola ez zuen lortu pelikula hoberenaren oscarra. Gainera esan beharra dago pelikula benetako gertakinzunetan dagoela oinarriturik. Frances McDormand pertsonaia haurdun egotea oso toke xelebrea iruditu zait. Pelikula bikaina.
Ez dut gaztelaniazko trailerrik aurkitu, horregatik subtitulua dituena hartu dut.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...