Sinopsia:
Sheryl Hoover bi semeen ama nekatuta bat da, Albuquerquen bizi dena. Bere anai homosexuala Frank, Marcel Proust idazlearen aditua da, denboraldi baterako familiaren etxean biziko dena bere buruz beste egiten saiatu eta gero. Richard, bere senarra, motibaziorako eta arrakasta izateko pausuei buruz mintzatzen du hitzaldietan. Dwayne, Sheryl aitzinan edukitako eskontza baten ondorioa da, nerabezaroan dagoen mutil gatazkatsu bat da isiltasuna mantenduko duela zin egin duena bere ametsa bete harte, pilotua izatearena. Richarden aita, Edwin, bigarren mundu gerrako beteranoa da duela gutxi zaharren egoitzatik kanporatua izan dena heroina kontsumitu eta saltzeagatik, bera ere familiarekin bizi da eta oso harreman estua mantentzen du
bere zazpi urteko ilobarekin, Olive.

Iritzia:
Asko gustatu zitzaidan pelikula bat da, argumentua berez ona da: ezertan arrakastarik eduki ez duten familia baten historia da, hala nola, osba bere buruaz beste eginten sahiatu dena bere mutil-laguna beren arteko harremanarekin bukatu duelako, aita arrakasta izateko pausuak idazten dituena baina arrakastarik izaten ez dutenak, anaia pilotua izan nahi duena baina bidaian zehar ezin izan dela konturatzen dena, aitona drogazalea, ama etsipenatua, eta alaba loditsua dena lehiaketa batean parte hartu nahi duela, denak atzera botatzen dira beren ametsekin alaba ezik, bera galdu arren beti aurrera joaten delako ezer importa gabe. Uste dut oso pelikula polita dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario