viernes, 24 de junio de 2011

La guerra de Charlie Wilson

Mike Nichols zuzendutako pelikula, oscar sarietan hautagai bat izandako pelikula gizonezko bigarren aktore onenarena Philip Seymour Hoffman-entzat, azkenean ordea ez zuen lortu. Pertsonaiak Charlie Wilson (Tom Hanks), Gust Avrakotos (Philip Seymour Hoffman), Joanne Herring (Julia Roberts) eta Bonnie Bach (Amy Adams) dira.


Sinopsia:
Charlie Wilson Texasko batzarkide ezkongabea zen zeinen bizizale pertsonalitatea politikarako adimen zuhurra, abertzaletasun handia eta ahuleenganako gupida eskutatzen zuen.

80.hamarkadaren hasieran, sovietarren inbasioaren arriskuarekin, Afganistan zen ahulena. Charlieren lagun ona zena, bere ohizko mezenas zena eta noizbehinkako maitalea Joanne Herring, Texasko emakume aberetsenetakoa eta antikomunista zitala zen. Bere ustez, estatubatuen erantzuna sovietarren inbasioaren aurrean desiratzeko asko usten zuen, eta Charlieri konbentzitu zion muuahidiei laguntza emateko diru publikoa eta armak lortzen sovietarrak kanporatzeko. Borroka latza onetan Charlieren kidea CIAko Gust Avrakotos agentea izan zen, langile klasekoa zena, nekaezina eta talento askorekin, alde batera utzita zegoena CIAko kideen artean, denak horiek prestigiozko unibertsitateetan lizentziatutakoak.

Charlie, Joanne eta Gust munduan zehar ibili ziren ezinezkoa zirudien aliantza bat sortzeko pakistandar, israeldar, egiptoar, abokatu eta sabel dantzako dantzari baten artean. Beren arrakasta nabarmena izan zen.

Afganistanen okupazioa iraun zuen bederatzi urte horietan, Estatu Batuen gobernua bidaltzen zuen diru publikoa Sobietar Batasunaren kontrako operazio klandestinoentzako bost milioi dolarretik mila milioi dolarrera igaro zen urtero, eta armada gorria Afganistanetik erretiratu zen.

Iritzia:
Lehenengo eta behin esan beharra dago hau ez del istorio fiktizio bat, benetan gerttutako istorioa da baizik, eta modu fidagarri eta zehatz batean kontatzen dute nola ailegatu zen hainbat armamentu Afganistanera, eta nola erabili zuten hango jendea haien probetzurako. Beste aldetik esan dezakeedan guztia da aktoreak oso ongi dabiltzala film honetan, eta batez ere Philip Seymour Hoffman. Pelikula gomendagarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...