Martin Scorsese-ren filma, XIX.mendearen erdialdean garatua New Yorkeko Five Points auzoan. Oscarretan hamar hautagai izan zituen horietatik pelikula eta zuzendari hoberenei, baina azkenean ez zituen oscarrik lortu. Herbert Asbury-ren eleberrian dago oinarriturik baina bere moldaketa hain da handia, jatorrizko gidoi onenaren sarira hautatu izan zela oscarretan. Pertsonaiak Bill "el carnicero" Cutting (Daniel Day-Lewis), Amsterdam Vallon (Leonardo DiCaprio), Jenny Everdeane (Cameron Diaz), Happy Jack (John C. Reilly), William Tweed (Jim Broadbent), Johnny Sirocco (Henry Thomas), Padre Vallon (Liam Neeson) eta Walter "Monk" McGinn (Brendan Gleeson) dira.
Sinopsia:
1860. Estatu Batuentzat eta bere biztanleentzat ziurgabetasunezko aldia zen. Gerra zibil batean liskarretan sartuta, nazio gazte hau kaosaren ertzean dabil.
Baina New Yorkeko biztanle behartsuenak, beste guda bat jasaten ari ziren. Beren etxea Five Points bezala ezagututako auzoa zen, baztertutako leku bat, zikiña eta nazkagarria, zalantzarik gabe, munduko auzoteri gogorrenetakoa eta zorigaitzekoa.
Eta sekulako delinkuentziazko muga honetara, ailegatu egiten da jatorri irlandarrezko mutiko bat, Amsterdam Vallon, Priest Vallon borroka batean desagertuaren semea dena. Priest Vallon "hildako untxien" buruzagia izan zen, Five Points auzoan zeuden irlandar emigrante katolikoak sortutakoa.
16 urte umezurztegi batean igaro eta gero, Amsterdam Five Points auzora ailegatuko da bere aitaren hiltzailea aurkitzeko, Bill harakina, orain auzoaren buruzaki krudela eta bihozgabea bihurtu dena. Amsterdamen nahia argia da, Bill hiltzea eta horretarako komunitatean sartu behar da eta benetan nor denari buruz gezurrak esatea, eta horrela ahal duen lehenengoan denen aurrean Bill hiltzea.
Iritzia:
Honako hau asko gustatu zitzaidan pelikula izan zen, gainera gehien gustoko dudan aktorean agertzen da, Daniel Day-Lewis, pelikula honengatik oscarra lortu izan behar zuena, beti bezain bikain dabil. Hala ere uste dut Scorsese ahutsegite handia izan zuela DiCaprio aukeratzean, bere agerpena film honetan honen beherakada sortzen du. Hala ere oso entretenigarria iruditzen zait eta gustuko dudan bortizkeria hori ere agertzen da. Bill harakina bikain dabil, izugarrizko antzezpena da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario