Milos Forman zuzendutako pelikula, Ken Kenseyren eleberri homonimoan oinarriturik. Bost oscar irabazi zituen, pelikula onenarena, zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena (Jack Nicholson), emakumezko aktore onenarena (Louise Fletcher) eta egokitutako gidoi onenarena. Pertsonaiak Randle Patrick McMurphy (Jack Nicholson), Mildred Ratched erizaina (Louise Fletcher), Jefe Bromden (Will Sampson), Dale Harding (William Redfield), Martini (Danny DeVito) eta Max Taber (Christopher Lloyd) dira.
Sinopsia:
Randle Patrick Murphy kartzelera joan behar beharko luke egiten dituen delituengatik. Baina kartzelera joan ordez psikiatriko batera eraman dezaten lortzen du eroarena egiten eta hor zainketa berezien departamentuan sartzen dute. Denbora modu erosoan igarotzen sahiatzen, bere kideekin, jokuak eta denbora pasatzeko era guztietako dibertimenduak antolatzen ditu, diziplina arauak hausten dituen harte, Mildred Ratched erizaina jasan egingo ez duena eta horrela bien arteko guda antzeko bat hasiko da.
Hemengo gudan, bi talde bereiz daiteke, McMurphy-rena eta Ratched erizainarena, zinearen historian egondako pertsonairik hotzenetakoa. Pabiloiaren paziente bakoitzaren sortea arriskuan dago.
Iritzia:
Zinean ikusi diren pelikula hoberenetakoa da, Jack Nicholson beti bezala bikain dabil, kontatzen den istorioa benetan oso ona dela, eta aktore guztien antzezpena aipagarria da, hain gazteak ikusten dira aktoreak, gaur egun oso zaharrak baitira. Pèlikula esaten duenez ezin da inork giltzaperatu, libreak gara.
Que buena es esta película! Me encanta Jack Nicholson! =)
ResponderEliminar