Sinopsis:
"El nota" lanik ez duen eta arrakastarik izan ez duen gizon bat da egun batean izen bereko beste pertsona batekin nahastuta ikusten dena. Bi harroputz ezustean sartzen dira bere apartamenduan eta bere alfonbra hondatzen dute pentsatzen dutelako Jeff Lebowskiren aurrean daudela, Pasadenako aberats bat. "El nota" egiten duen lehenengo akatsa bere izenkidea bizitatzea da bere alfonbra zaharra ordezkatuko duen itxaropenarekin.

Iritzia:
Pelikula honen handitasuna bere apaltasunean oinarritzen da, istorioa lañoa eta pertsonaiak era askotako situazioak sortzeko gai direnak, narrazio baliabideak oso ondo eramanak eta gidoi bikainarekin. Gogoan dut asko barre egin nuela film honekin ete bere pertsonai xelebreekin, batez ere John Turturrorekin pelikula osoan bi minututan agertzen dena baina balio izan ziotenak zinearen historian sartzeko, eta John Goodmanekin eta bere erokeriarekin. Ikusi beharreko pelikula bat da honako hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario