domingo, 26 de junio de 2011

Crash

Paul Haggis zuzendutako pelikula, sei hautagai izan zituen oscarretan eta sei horietatik hiru irabazi zituen, hauek dira, pelikula onenarena, jatorrizko gidoi onenarena eta muntai onenarena. Pertsonaiak Cameron Thayer (Terrence Howard), Christine Thayer (Thandie Newton), Rick Cabo (Brendan Fraser), Jean Cabot (Sandra Bullock), Matt Ryan (Matt Dilon, pelikula honengatik gizonezko bigarren aktore onenaren hautagaia izan zuela oscarretan), Tom Hansen (Ryan Philippe), Graham Waters (Don Cheadle), Ria (Jennifer Esposito), Daniel Ruiz (Michael Peña) eta Anthony (Ludacris) dira.


Sinopsia:
Areka batean oso modu basatian hildako gorpu baten aurkikuntza Los Angelesko hiriaren hainbat pertsonen bizitzen elkarketa eragingo du. Eskarmentutako polizia arrazista bat, bere lankide hasiberria eta idealista, etxekoandre zuria burrutiaren fiskalaren emaztea, persiar dendari bat, afroamerikar bikote dirudun bat, maitaleak diren bi polizia detektebieak, sarrailagile mexikar bat, kotxeak lapurtzen dituzten bi lapur, korear bikote bat...

Pelikulan zehar pertsonai hauen bizitzak elkartuz joaten dira oso era dinamikoan.

Iritzia:
Oso pelikula ona, urteak igaro eta gero gogoratzen duzun pelikula horietakoa da. Pelikula hau adierazten du munduan ez daudela heroirik, ez bidelapurrik, ez pertsona onik eta txarrik, arrazak ez dituela pertsonen artean aldaketarik sortzen, bakarrik, pertsonak daudela momentu zehatz batean modu batean edo beste batean arituko direla, eta berdin dio ze klase sozialan dauden denak berdinak baitira. Matt Dilon-en antzezpena oso ona, egin duen pelikula hoberena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...