martes, 28 de junio de 2011

El dormilón

Woody Allen idatzitako eta zuzendutako pelikula, filmaren soinu-banda jazzistikoa Woody Allen eta bere antzinako jazz banda sortutakoa da. George Orwellen eragina pelikula osoan nabaria izanda ere, H.G.Wells-en "When the sleeper wakes" eleberrian oinarriturik dago. Pertsonaiak Miles Monroe (Woody Allen), Luna Schlosser (Diane Keaton), Erno Windt (John Beck) dira.



Sinopsia:
Miles Monroe, bizitza artifizialean mantendu dena, iraganean elikagai osasuntsuetako denda bat zeukan, medikuarenera joan zen amigdalak erauz ziezaioten baina nahigabe izoztu egiten zuten eta 200 urte barru esnatu egiten da, eta esnatzean konturatzen da etorkizuna ez dela hain polita: emakume guztiak hotzak dira, gizon guztiak inpotenteak dira eta mundua diktodore krudel batek zuzentzen du.

Bere inguruan ikusten duen guztia ez du zerikusirik bere ametsetako munduarekin, Lunaz maitemintzen den harte, olerkari ederra, baina talenturik gabekoa.

Gobernuaren plan zital bat Milesen gainean eroriko da eta honek daki salbatu diezaiokeen bakarra bere maitemindua dela. Bere bizitza haren eskuetan dago.

Iritzia:
Nire ustez Woody Allen eginiko pelikula hoberenetarikoa, bere lehenengoetako komedia bat, oso gustuko ditut zuzendari honen pelikulak, eta bere pertsonai neurotikoak. Pelikula hau zinearen historiarako hainbat momentu oroigarri utzi ditu adb. orgasmatronena edota fruitu erraldoiena. Ondo pasatzeko pelikula bat, gomendatzen dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...