Tamara Jenkins idatzitako eta zuzendutako filma eta oscar sarietan bi hautagai izan zituena, emakumezko aktore onenarena Laura Linneyrentzat eta jatorrizko gidoi onenarena Tamara Jenkinsentzat, azkenean ez zuten ez bata ez bestea lortu. Pertsonaiak Jon Savage (Philip Seymour Hoffman), Wendy Savage (Laura Linney), Lenny Savage (Philip Bosco) eta Larry (Peter Friedman) dira.
Sinopsia:
Savage anaie gutxien gustatuko litzaiena egitea da berriro ere atzera itzultzea, beren istorio familiar zailera. Aitaren nagusitasunetik askatu zutenean beren burua, beren bizitza propioak eratu zituzten haien artean urrun, oso bizitza nahasiak. Wendy, antzerkigile bat da aurrera ateratzen ahalegintzen dena, langabe bat egunak bekak eskatzen, bulegoen horniketak lapurtzen edota bere auzotar eskonduarekin egoten galtzen duela denbora.
Jon fakultateko irakasle neurotiko bat da gai ilunezko liburuak idazten dituena Bufalon. Ondoren, betidanik beldurra ematen zion eta sahiesten ahalegindu zen aitari buruzko deia ailegatzen zaio, Lenny Savage, oso mantso hil egiten ari dena eta bakarrik bere semeak lagundu ahal diote.
Orain, beren bizitza lanpetutak alde batera utzita, Wendy eta Jon behartuta ikusten dira etxe berdinean bizitzera lehenengo aldiz beren haurtzarotik, berraurkitzen txikitan beren honetik ateratzen zieten bitxikeriak. Aurrez aurre erabateko agitazioan eta borrokan aitaren azkeneko egunak kargu egiteko modua aurkitzeko, bekalduta aurkitzen dira familiaren eta helduen bizitzaren esanahiaren aurrean, eta harrigarriena da, bakoitzat bestearentzat duen garrantzia aurkitzen dutela.
Iritzia:
Bizitza bezain erreala da eta sekulako antzezpenekin aktoreen aldetik. Familia guztietan egondako egoerak agertzen dira film honetan. Errealizazio apaleko pelikula baina mezu konplexukoa. Philip Seymour Hoffman maila bikain horretan ohituta gaituen linean segitzen da pelikula honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario