sábado, 24 de diciembre de 2011

Charles Chaplin

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el Fondo, en la cual se parodia la figura del mítico Charlot, actor cómico, compositor, productor, director y escritor británico. Considerado un símbolo del humorismo y el cine, y una de las personas mas reconocidas de la historia.

El gran dictador

Charles Chaplin idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako pelikula, 1940.urtean estreinatutako nazismoari buruzko parodia. Filma bost nominazio izan zituen oscar sarietan, kategoria garrantzitsuenetan gainera, pelikula onenarena, gizonezkoen aktore onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, etab. Azkenan, ordea, ez zuen oscarrik lortu filma. Pertsonaiak bizargin judutarra/Adenoid Hynkel, Tomaniako diktadore (Charles Chaplin), Hannah (Paulette Goddard), Benzino Napolini, Bacteriaren diktadorea (Jack Oakie), Schultz (Reginald Gardiner), Garbitsch (Henry Daniell), Herring (Billy Gilbert) eta Jaeckel anderea (Emma Dunn) dira.


Sinopsia:
Lehenengo mundu gerraren bitartean, Tomaniako armadaren soldadu ezezagun batek Schultz izeneko ofizial baten bizitza salbatzen du. Hegazkin batean ihes egiten dute, baina hura istripu bat dauka, Schultz ofiziala kalterik gabe ateratzen da, soldadua ordea, amnesiadunen ospitaleratzen dute.Hor bere bizitzaren hogei urte izango da, bere inguruan gertatzen diren aldaketen ez jakinean.

miércoles, 7 de diciembre de 2011

American history X

Tony Kaye zuzendutako pelikula, pelikularen argazkikuntzaren zuzendaria ere bazena. Nominazio bat izan zuen oscar sarietan, gizonezko aktore onenarena, baina azkenean ez zuen saria. Pertsonaiak Derek Vinyard (Edward Norton), Danny Vinyard (Edward Furlong), Stacy (Faruza Balk), Bob Sweeney (Avery Brooks), Cameron (Stacey Keach), Seth Ryan (Ethan Suplee), Doris Vinyard (Beverly D'Angelo), Davina Vinyard (Jennifer Lien), Murray (Elliot Gould) eta Guy Torry (Lamont) dira.



Sinopsia:

Bi gizon beltz hil egiteagatik kartzelan zigorra bete eta gero, Derek, krimena gauzatu duen gazteak zitala bihurtu duen fanatismoa gainditzea lortu egin du. Baina ez da pozik geldituko bere anaiaz jabetu den deabrua  menderatzea lortzen duenerarte, heroi baten antzera ikusten duena bere anaia eta hura imitatzen saitzen dena. Horretarako, Derek, Sweeney bere irakasle ohiaren laguntza behar du, orain Dannyren irakaslea dena. Sweeneyk Dannyrren idazlan bat ukatu eta gero, beste lan bat bidaltzen dio Dereken kartzelatik irtetea dela eta: Derek kartzelan sartzearen arrazoiak zeintzuk diren eta arrasismoaren garatzea eta fanatismoa nola kaltetu dion bizitzan.

sábado, 3 de diciembre de 2011

Jarhead

Sam Mendes-ek zuzendutako pelikula, Anthony Swofford-ek idatzitako liburuan oinarritutakoa, estatu batuetako marinan izandako esperientziak kontatzen ditu. Kolokialean marineei deitzeko moduari erreferientzia egiten dio izenburuak,  "Jarhead" (poto burua). Pertsonaiak Anthony Swofford (Jake Gyllenhaal), Syke sargentua (Jamie Foxx), Troy (Peter Sarsgaard), Kruger (Lucas Black), Fergus (Brian Geraghty), Cortez (Jacob Vargas) eta Fowler (Evan Jones) dira.




Sinopsia:
1990.urteko udan, Anthony Swofford, 20 urteko mutiko bat, Saudi Arabiako basamortura ailegatu zen Golfoaren lehenengo gudan borrokatzeko. 2003.urtean "Jarhead" argitaratu zuen, garai horretako oroitzapenen liburua, ez zuena denbora asko behar izan best seller batean bihurtzeko.

jueves, 1 de diciembre de 2011

El club de la lucha

David Fincher zuzendutako pelikula, Chuck Palahniuk idatzitako izen bereko eleberrian oinarritutakoa. Drama, misterio eta suspense generoko pelikula, 1999.urtean estreinatutakoa. Pertsonaiak, Kontalaria (Edward Norton), Tyler Durden (Brad Pitt) eta Marla Singer (Helena Bonham Carter) dira, besteen artean.



Sinopsia:
Guztiagatik nahastuta dagoen tipo baten istorioa da, lagunik eta familiarik ez duena, norbaiten laguntza bilatzen duena bere inguruan gertatzen dena ulertu ahal izateko. Bere belaunaldia markatu duen kultura kontsumistarengatik nekatuta dago, eta hori aldatzeko zerbait egitea gustatuko litzaioke.

Gainera, loezina jasan beharra dauka, eta hura gainditzeko modu bakarra mota guztietako batzarretara joatea da, hala nola, alkoholikoena, genitalik gabekoena, kantzer gaixoena, etab. Baina, Tyler Durden ezagutzen duen egunean dena hasiko da berarentzako berriro. Bien artean klub sekretu bat antolatuko dute non gizonek haien artean borrokatu ahal diren, haien frustrazio eta samintasunak beste pertsona batean deskargatzeko hura txikitu arte.

Iritzia:
Ezinbestekoa, oso originala, ez da beste pelikulen antzerakoa. Oso lan ona aktoreen aldetik eta baita zuzendariaren aldetik, nire ustez Fincherren pelikularik hoberena. Oso argudio ona, gainera asko gustatu zaidan toke nihilista batekin. Oso entretenigarria, ikusi beharrekoa, ez zarete damutuko.




Radio encubierta

Richard Curtis idatzitako eta zuzendutako filma, 2009.urtean estreinatutakoa, komedia generokoa. Pertsonaiak "Konde" (Phillip Seymour Hoffman), Carl "Gaztea" ( Tom Sturridge), Quentin (Bill Nighy), Gavin Kavanagh (Rhys Ifans), Dave (Nick Frost), Simon (Chris O'Dowd), Twatt (Jack Davenport) eta Sir Alistair Dormandy (Kenneth Branagh), Charlotte (Emma Thompson) dira, besteen artean. 


jueves, 24 de noviembre de 2011

Edgar Allan Poe

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el Fondo acerca de el maestro de los relatos cortos Edgar Allan Poe. Fue renovador de la novela gótica, recordado especialmente por sus cuentos de terror. Su obra esta marcada por todo tipo de desgracias que tuvo que sufrir en sus propias carnes.


Sweeney Todd

Tim Burton zuzendutako pelikula, Stephen Sondheimen musikal homonimoaren zinemarako moldaketa. Tim Burtonek Johnny Deppekin egindako seigarren pelikula da.  Pertsonaiak Benjamin Barker "Sweeney Todd" (Johnny Depp), Nellie Lovett anderea (Helena Bonham Carter), Turpin epailea (Alan Rickman), Beadle Bamford (Timothy Spall), Lucy (Laura Michelle Kelly),  Pirelli (Sacha Baron Cohen) eta Anthony Hope (Jamie Campbell Bower) dira.


Sinopsia:
Benjamin Barker, bidegabekeri batengatik atxilotuta izan zena, munduaren beste izkinara erbesteratu zuten 15 urteetan zehar. Ihes egitea lortzen duenean Londresera doa mendeku bila, bere jaieradun eta obsesiboa den gaizkidearekin batera, Nellie Lovett anderea.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Million Dollar Baby

Clint Eastwood zuzendutako eta ekoiztutako pelikula, baita ere filmaren musikaren sortzailea eta pertsonaia bat antzezten du. F.X.Tooleren Rope Burns eleberrian onarriturik, Paul Haggisek idatzi zuen zinemarako gidoia. Oscar sarietan zazpi nominazio izan zituen, horietatik lau irabaztea lortu zuen filmak: film onenarena, zuzendari onenarena, emakumezko aktore onenarena eta gizonezko bigarren aktore onenarena. Pertsonaiak Frankie Dunn (Clint Eastwood), Maggie Fitzgerald (Hilary Swank), Eddie "Scrap-Iron" Dupris (Morgan Freeman), Danger Barch (Jay Baruchel) eta Willie (Mike Colter) dira.


Sinopsia:
Frankie Dunn, zenbait borrokalari trebatu eta zuzendu ditu ring-ean bizitza osoan igaro eta gero. Bere boxeolariei erakustuen dien lezio garrantsitzuena bere eguneroko bizitzan erabiltzen duen berdina da: oztopoak oztopo, beti zeure burua babestu behar duzu.

sábado, 29 de octubre de 2011

Valor de Ley

Coen anaiak idatzitako, zuzendutako eta ekoiztutako pelikula, Charles Portis-en eleberrian oinarrituta egiten den bigarren pelikula, zinemara moldatua izan zen lehenengo aldiz 1969an, John Wayne protagonista bezala. Hamar nominazio izan zituen Oscar sarietan, nominazioak kategoria garrantzitsuenetan izan ziren, hala ere, azkenean ez zuen oscarrik lortu. Pertsonaiak Reuben J. "Rooster" Cogburn aguazila (Jeff Bridges), La Boeuf Texasko Rangerra (Matt Damon), Tom Chaney (Josh Brolin), Mattie Ross (Hailee Steinfeld) eta "Lucky" Ned Pepper (Barry Pepper) dira.



Sinopsia:
Bere aitaren hilketa eta gero, Mattie Ross, hamalau urteko neska bat irmotasunez aritzen dena justizia lortzeko, eskarmentu handiko sheriff baten serbitzuak kontratatzen ditu, sheriff Rooster Cogburn, tiro egiteko erraztasuna duen mozkor bat, hasieran honek oztopo ugari jartzen ditu azkenean amore emateko eta iheslariaren atzetik joateko sin egiten duen arte.

sábado, 15 de octubre de 2011

Reservoir Dogs

Quentin Tarantinok idatzitako eta zuzendutako pelikula, zineman Tarantinoren estreinaldia suposatu zuena. Pelikula honetan agertzen dira lehenengo aldiz Tarantinoren zinema bereiziko dituzten ezaugarriak eta ukituak. Pertsonaiak Jaun Zuria (Hervey Keitel), jaun laranja (Tim Roth), jaun ilehoria (Michael Madsen), jaun arrosa (Steve Buscemi), Eddie Cabott (Chris Penn), Joe Cabott (Lawrence Tierney), jaun urdina (Edward Bunker) eta jaun marroia (Quentin Tarantino) dira.


Sinopsia:
Joe Cabott, bizibide bezala hamparen gurua dena, lapurreta perfektua egiteko prestatu egiten da. Horretarako, bera eta bere semea, Eddie "sinpatikoa", jarduera profesionala eredugarria eta egiaztatutako eraginkortasuna duten kriminal talde bat biltzen dute.

Misterioso asesinato en Manhattan

Woody Allen idatzitako eta zuzendutako suspense generoko pelikula, baina beti bezala ukitu komiko batekin eta bere ikuspegi xelebrearekin, eta bere pelikuletan ohikoak diren aktore zerrendarekin, Alan Alda eta Diane Keaton aurkitzen dira besteen artean. Hain dira naturalak eszenak, esaten dela aktoreak pelikulan osoan zehar improbizazioak egiten zituztela. Pertsonaiak Larry Lipton (Woody Allen), Carol Lipton (Diane Keaton), Ted (Alan Alda), Paul House (Jerry Adler) eta (Angelica Houston) dira.


Sinopsia:  
Carol Lipton, Manhattango etxekoandre aspertuta bat, bere auzokoaz  susmatzen du, Paul House, adin handiko gizon batengan. Uste duelako bere emaztea hil egin duela, hilik agertu baita, dirudienez bihotzeko bat arrazoia dela eta.

lunes, 10 de octubre de 2011

Walt Disney

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el Fondo, una parodia hacia Walt Disney, un director y productor de cine y probablemente el animador mas prestigioso de la historia, cofundador junto con su hermano de la compañía The Walt Disney.

Madagascar

Eric Darnell eta Tom McGrath zuzendutako pelikula da, Dreamworks finantzatutakoa. Animazioko komedia, 2005ean estreinatutakoa. Pertsonaiak Alex lehoia (Ben Stiller), Marty zebra (Chris Rock), Melman jirafa (David Schwimmer), Gloria hipopotamoa (Jada Pinkett Smith), Julien errege lemurra (Sacha Baron Cohen), Maurice (Cedric the Entertainet) eta Mort (Andy Richter) dira.



Sinopsia:
Pelikula, New Yorkeko Zentral Parkeko zoologikoaren lau bertakoen bizitza kontatzen du, lagun hoberenak ere direnak: leoi bat, zebra bat, jirafa bat eta hipopotamo bat.

domingo, 2 de octubre de 2011

Una historia casi divertida

Ryan Fleck eta Anna Boden zuzendutako filma, Ned Vizzini idatzitako eleberri batean oinarriturik, nerabezaroan jasaten diren presioei buruzkoa. Pertsonaiak Craig (Keir Gilchrist), Bobby (Zach Galifianakis), Noelle (Emma Roberts) dira.


Sinopsia:
Gogoaren beheraldia baten ondorioz, Craig, 16 urteko gazte bat, bere buruaz beste egiteko pentsamenduak izanda, psikiatriko batean ospitaleratua izaten da. Horra heltzen denean konturatzen da gazteentzako gela itxita dagoela, eta hori dela eta helduen gelara joateko beharra dauka.

martes, 20 de septiembre de 2011

Gracias por fumar

Jason Reitman zuzendutako tabakoaren kontsumoari buruzko satira bat, Christopher Buckley-ren eleberrian onarrituta eta bere gainbegiratzearekin sortutako gidoia duena. Bi nominazio izan zituen urrezko globo sarietan, komedia edo musikal onenarena, eta aktore onenarena, azkenean pelikulak ez zuen ez bata ez bestea lortu. Pertsonaiak Nick Naylor (Aaron Eckhart), Polly Bailey (Maria Bello), Joey Naylor (Cameron Bright), Kapitaina (Robert Duvall), Jack (Adam Brody) eta Heather Holloway (Katie Holmes).


Sinopsia:
Gaur egungo "spin kultura"ri buruzko oso film satirikoa da. Istorioaren heroia Nick Naylor da, tabako industria handiaren bozeramailea, erretzaileen eta tabako fabrikatzaileen eskubideak babesten dituena gaur egun dagoen egoera neopuritano honetan.

sábado, 17 de septiembre de 2011

Pozos de ambición

Paul Thomas Anderson-ek zuzendutako filma, Upton Sinclair-en Oil! (Petrolioa) eleberrian oinarritutakoa. Zortzi nominazio izan zituen oscarretan, pelikula onenarena, zuzendari onenarena, egokitutako gidoi onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, muntai onenarena, soinu edizio onenarena, eta bi lortu zituen, gizonezko aktore onenarena, zein urrezko globoa eta BAFTA sariak irabazi zituena,  eta argazkikuntza onenarena. Pertsonaiak Daniel Plainview (Daniel Day-Lewis), Paul Sunday / Eli Sunday (Paul Dano), HW (Dillon Freasier), Henry (Kevin J. O'Connor) eta Mary Sunday (Sydney McCallister) dira.


Sinopsia:
XX.mendearen hasieran Californiako mugan izandako petrolioaren momentu gorenean girotuta, istorio hau Daniel Plainview izan zuen arrakasta kontatzen du, oso meatzari behartsua izatetik eta bere semea inolako laguntzarik zaintzeatik, bere burua petrolioaren handikia bilakatzera harte.

Murmurio bati esker, Plainview, mendebaldeko herritxo bateko lurraldeetan petroleo itsaso baten existentzia aurkitzen du, eta bere semea berarekin eramaten du, HW, sortea bilatzera Little Boston-era. Eta herri galdu honetan da, dagoen dibertimendu bakarra Eli Sunayk gobernatzen duen elizaren inguruan gertatzen dena, Plainview eta HW beren bizitzako kolpea emango duten lekua.

martes, 13 de septiembre de 2011

The Fighter

David O. Russell-ek zuzendutako filma bat da, boxeo munduaren inguruko pelikula dramatiko bat benetako gertakizunetan oinarriturik. Zazpi nominazio izan zituen oscarretan, horietatik pelikula onenarena, zuzendari onenarena, muntaia onenarena, emakumezko bigarren aktore onenarena, gidoi onenarena, baina azkenean bakarrik gizonezko eta emakumezko bigarren aktore onenarenak irabazi zuen. Pertsonaiak Micky Ward (Mark Wahlberg), Dicky Eklund (Christian Bale), Charlene Fleming (Amy Adams) eta Alice Ward (Melissa Leo) dira.

Sinopsia:
Massachusetts, 80. hamarkada. Dicky Eklund, arazoetan eta gatazketan sartzen den talentuzko boxealari bat da,  bere anai txikia entrenatuz burua berrerosten sahiatzen da. Bere garai onean Lowell hiriaren harrotasuna izan zen, Sugar Ray Leonard munduko txapelduna botatzea lortu zuelako, baina geroago garai txarrak etorri zitzaizkion eta delikuentzia eta drogen mundu arriskutsuan hondoratu zen.

miércoles, 7 de septiembre de 2011

Alfred Hitchcock

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección de Hasta el Fondo, una parodia hacia el director británico y genio del suspense Sir Alfred Joseph Hitchcock. Tímido y apocado, y admirador Charles Dickens y Edgar Allan Poe, y amante del cine, llego ha convertirse en uno de los grandes y punto de referencia de otros muchos.

jueves, 1 de septiembre de 2011

Barton Fink

Coen anaiek zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako filma. Pelikula hau zaila izan da genero batean sailkatzea, batzuetan zine beltzeko generoan sailkatua izan da, beldurrezkoan eta buddy film-enekoetan. Pelikulak zenbait aipamen egiten die Clifford Odets eta William Faulkner idazleei, pertsonaiak haien errepresentazio fiktizioak baitira. Hiru nominazio izan zituen Oscarretan, horietako bat gizonezko bigarren aktore onenarena nabarmentzen da Michael Lernerentzat, eta Canneseko Zinemaldian urrezko palma, aktore onenaren eta zuzendari onenaren sariak lortu zituzten. Pertsonaiak Barton Fink (John Turturro), Charlie Meadows (John Goodman), Audrey Taylor (Judy Davis), Jack Lipnick (Michael Lerner), W.P. Mayhew (John Mahoney), Ben Geisler (Tony Shalhoub) eta Chet (Steve Buscemi).


Sinopsia:
40.rren hamarkada. Barton Fink Brodwayn bere antzerki lanaren estreinuan arrakasta lortzen duen ezker aldeko ideologia duen idazle bat da. Bere arrakastaren ondoren, serie B-ko zinema estudio bat, Capitol Pictures, dramagile gaztearen laguntza behar du borroka libre munduaren buruzko drama arin baten gidoi bat idazteko, Wallace Beery gihartsuak antzeztu beharko duena.

martes, 30 de agosto de 2011

Yo soy Sam

Jessie Nelsonek zuzendutako eta idatzitako filma, pertsona minusbaliatu psikiko bati buruz. Pelikularen bitxikeria bat soinu banda da, bereziki Beatles-en abestien bertsionekin osatuta dagoelako. Pelikula hau Dakota Fanning aktore haurra oso famatua bilakatu zuen, ordurarte paper txikiak egin zituena pelikuletan. Film honengatik Sean Penn gizonezko aktore onenaren Oscar sariarentzat nominatuta egon zen Sam antzezteagatik. Pertsonaiak Sam Dawson (Sean Penn), Lucy Dawson (Dakota Fanning), Rita Harrison (Michelle Pfeiffer), Randy Carpenter (Laura Dern), Annie (Dianne Wiest) dira.

Sinopsia: 
Sam, minusbaliatu psikiko da -Dawn sindromea, eta autismoa daukana-, zazpi urteko ume baten adimena du eta bere alabarekin, Lucy, zoriontsu bizi da, bere ama honen erditzean bakarrik utzi zituelako. Bere lanean, kafetegian, usten dioten denbora libre guztia Lucy-rekin igarotzen du hau hezitzeko, eta horretarako bere auzotar eta lagunaren laguntza behar du, Annieren laguntza, beti aholku onak ematen dioena.

miércoles, 27 de julio de 2011

La Noche De...

Hoy no voy a hablar acerca de ninguna película, hoy he decidido hablaros sobre un programa de televisión que trata de cine. El programa es presentado por Félix Linares. Este programa dura aproximadamente 25 minutos y se emite en el segundo canal de la televisión autonómica vasca (ETB2). Se emite los martes a las 22:05 y también lo podéis encontrar en eitb.com y creo que también es emitido por el canal vía satélite ETBSAT.

El programa comienza presentando la película que se emitirá cuando éste acabe. Normalmente suelen ser películas con buenas críticas o estrenos en televisión, por lo tanto es recomendable quedarse a ver la película que viene a continuación del programa.
También hablan de los actores principales de la película tanto sobre su carrera profesional como su vida privada o su infancia. Y, como no, mencionan al director.

El programa está dividido en diferentes secciones. Ahora, en verano, las secciones son diferentes que en invierno. Yo os contaré las secciones de verano y alguna de la temporada de invierno.

viernes, 22 de julio de 2011

Malditos Bastardos

Quentin Tarantino idatzitako eta zuzendutako pelikula, gerra zinema generoko filma bat da, halere bertan berezko gerra ekintzak agertzen ez direnez drama, zine beltza edota Spaghetti western generoetan ere sailkatu liteke. Zortzi nominazio izan zituen Oscarretan, horietako batzuk pelikula onenarena, zuzendari onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, gizonezko bigarren aktore onenarena... Baina bakarrik Oscar bat lortu zuen filma, bigarren aktore onenarena Christoph Waltz-entzat, antzezpen honengatik urrezko globo saria, BAFTA, aktoreen sindikatuarena eta satellite sariak ere lortu zituen. Pertsonaiak Aldo Raine (Brad Pitt), Donnie Donowitz (Eli Roth), Shosanna Dreyfus (Melanie Laurent), Hans Landa (Christoph Waltz), Bridget Von Hammersmark (Diane Kruger) eta Frederick Zoller (Daniel Bruhl) dira.


Sinopsia:
Bigarren gerra mundiala. Frantziaren okupazioa gertatzen ari den bitartean Alemaniaren eskutik, Shosanna Dreyfus familia judutarrekoa, bere familiaren hilketa ikusten du Hans Landa koronel naziaren  eskutik, bera eskutatuta zegoela ihes egitea lortzen du.

jueves, 21 de julio de 2011

Intro de Filmak 2.0

Hace tiempo que existía el canal de Filmak 2.0 en YouTube pero hasta hoy no habia subido ningun video. Aqui os presento el intro que más tarde utilizaremos para los videos que creemos.


Sigmund Freud

A continuación presentamos una parodia creada por el programa  Buenafuente en la sección Hasta el Fondo, sobre Sigmund Freud, una de las mayores figuras intelectuales del siglo XX, medico y neurólogo austriaco, y frecuentemente se le denomina el padre del psicoanálisis.

Transito

Marc Forster zuzendutako  eta David Benioff idatzitako suspense generoko filma, 2005ean estreinatutakoa. Filmea bizitasun handiko errealitatea, heriotsa, maitasuna eta beste munduaren arteko erlazioak aurkezten ditu. Pertsonaiak Sam Foster doktorea (Ewan McGregor), Lila Culpepper (Naomi Watts), Henry Letham (Ryan Gosling), Leon Patterson doktorea (Bob Hoskins) eta Beth Levy doktorea (Janeane Garofalo) dira.


Sinopsia:
Suspenseko istorio honetan, Henry Letham, ohiz kanpoko gazte bat da, bere psikiatrari, Sam Foster, esaten dio bere buruaz beste egingo duela 21 urte bete behar duen bezperan. Psikiatra, etsita, gauzatu ez dadin sahiatzen da, Henryren bizitzan gero eta harrapatuagoa ikusten bere burua, eta geroago bere subkontzientziaren labirintoan. Hasieran, soilik tirabiratu eta okertu egiten du Sam-en erlazioa bere neskalagunarekin, Lila, margolaria eta antzinako pazientea, baina laster, Sam-en mundu arrazional sendoaren komprentzioa desagertzen hasten da.

Gero eta surrealistagoak diren elkartzeekin eta sekulako aldakorra den paisai onirikoa den Manhattan baten mende dago, Sam dagoeneko ezin du bereizi benetakoa dena eta bere buruan bakarrik gertatzen ari denaren artean, ezta non hasten den bera eta bukatu Henry.

Nor da Henry Letham eta zergatik ari da Sam-en errealitatea hausten ain modu sakonean?

Iritzia:
Pensatzeko pelikula bat, agian horregatik gustatu zitzaidan, niri bezala karaktere psikologikoko pelikulak gustatzen bazaizkizu eta gauzak argiak ez daudenean, pelikula hau ikusi behar duzu. Ewan McGregon oso gustukoa dudan aktore horietakoa da eta hemen ere antzezpen nabarmena dauka. Ryan Gosling ere bikain dabil, duela gutxi aurkitu nuen aktorea da eta gustatzen hasia zait.

Memento

Christopher Nolanek zuzendutako filma, eta bere anaia Jonathan Nolanekin idatzi zuen gidoia, Jonathanek idatzi zuen kontakizun batean oinarrituta "memento mori" (gogora ezazu hilkorra zarela) dago. Bi nominazio izan zituen Oscarretan, gidoi eta edizio onenarenak.  Pertsonaiak Leonard Shelby (Guy Pearce), Teddy (Joe Pantoliano), Natalie (Carrie-Anne Moss), Sammy Jankis (Stephen Tobolowsky) eta Jankis andrea (Harriet Sansom Harris) dira.

Sinopsia:
Pelikularen berezitasuna kontaketaren orden kronologikoan datza, lineala izan ordez saltoka atzera doalako, eta horrela pelikula aurrera doala  ikusitakoaren azalpena agertzen da ondorioaren ordez. Pelikulan zehar zenbait eszena agertzen dira txuri beltzean orden normalean garatzen direnak, baina istorian zehar tartekatuta, eta kontaketaren amaieran batu egiten dira.


Leonard Shelby neurrira eginiko etiketazko jantzi garestiak janzten ditu, Jaguar bat gidatzen du, baina motel ezezagun eta merkeetan bizitzen da esku dirutan ordaintzen dena diru sorta batekin. Nahiz eta arrakasta handiko gizonaren itxura izan, bere helburu bakarra mendekua lortzea da: bere emakumea bortxatu eta hil zuen gizona hil.

Polizia beregan duen susmoak alde batera utzita, bere bizitza justiziaren bilaketa bat bihurtzen da gaixotasun arraro bat lagunkide izanten duen bitartean, gaixotasun sendaezin hori duela 15 minutu gertatu dena gogoratzea galarazten dio, ezin du gogoratu non dagoen eta ezta nora joaten da.

Iritzia:
Oso ona, ikuspegi ezberdin batekin, ez da ohiko pelikula, piezak lotzea gustatzen zaionarentzat oso gomendagarria, asko gustatu zitzaidan istorioa, trama eta garapena. Suspense generoaren ikusi dudan pelikula hoberenetakoa. Nolanen lehenengo lanetakoa eta hoberenetakoa, hala ere zuzendari hau ez dauka pelikula txarrik, eta gainera oso gustukoak ditudan gai psikologikoei buruzko pelikulak egiten ditu. Amaiera izugarria. Ikusteko pelikula ona eta entretenigarria.

La misión

Roland Joffe zuzendutako pelikula, Antoni Ruiz de Montoya apaiz jesuitaren, misiolari eta idazle peruarraren bizitzan oinarritua. Argazkintza onenaren oscar saria lortu zuen. Pertsonaiak Rodrigo Mendoza (Robert de Niro), aita Gabriel (Jeremy Irons), Altamarino kardinala (Ray McAnally) eta Fielding (Liam Nesson) dira.



Sinopsia:
XVII.mendea. Imperio kolonialista handiak, Espainia eta Portugal, Hego Amerikako lurraldeen nagusitasunarengatik eztabaidan ari dira. Gabriel aita, Brasileko mendi garailetan misio bat bideratzen du, non bertakoak ebanjelizatuak izaten dira eta bizitza baketsu bat daramate.

martes, 19 de julio de 2011

Primos

Una comedia de Daniel Sánchez Arévalo que salio a cartelera en Febrero del 2011 y que esta protagonizada por Quim Gutiérrez (Diego), Raúl Arévalo (Julián), Adrián Lastra (José Miguel) e Inma Cuesta (Martina) entre otros. La comedia tiene lugar en Comillas (Cantabria).


A Diego le ha dejado su novia cinco días antes de la boda. ¿Que es lo más maduro y sensato que debe hacer para superarlo?

û Presentarse en la iglesia el dia de la boda por si se arrepiente.
û Emborracharse y despotricar.
û Intentar recuperar al amor de su adolescencia.
ü Todas las arriba mencionadas.

Sinopsis:
Tras ser abandonado en la iglesia, Diego solo encuentra consuelo con sus dos primos Julián (Raúl Arévalo), un tipo chulo y fiestero, y José Miguel (Adrián Lastra), un joven neurótico e hipocondríaco que perdió un ojo en Afganistán. Ambos deciden llevárselo a las fiestas del pueblo donde veraneaban de pequeños y en el que todavía vive Martina (Inma Cuesta), el amor de juventud de Diego. Allí volverán a encontrarse con los lugares donde pasaron los mejores momentos de sus vidas y personajes que les marcaron, como Bachi (Antonio de la Torre), un borracho experto del cine.

Opinión:
Primos es una película donde se nota la esencia del cine Español en cada secuencia. Yo no soy un fan de las producciones españolas pero tengo que admitir que esta me ha encantado. Los Primos son un tanto peculiares y hay grandes momentos en la película que son dignos de ver. Si la habéis visto seguro que me entendéis  Por lo tanto una película muy recomendable para ver con los amigos o en familia.



lunes, 18 de julio de 2011

Big Fish

Tim Burton zuzendutako pelikula, Daniel Wallacen izen bereko eleberrian oinarritutakoa. Hasieran Steven Spielberg zuzendu behar zuen pelikula, baina azkenean Burtoneri egokitu zitzaion bere aitaren heriotzaren ondorioz, haren homenez egin zuena. Soinu onenaren sari proposamena izan zuen oscarretan. Pertsonaiak Edward Bloom gaztearoan (Ewan McGregor), Edward Bloom zahartzaroan (Albert Finney), Will Bloom (Billy Crudup), Sandra Bloom gaztearoan (Alison Lohman), Sandra Bloom zahartzaroan (Jessica Lange), Josephine (Marion Cotillard), Jenny (Helena Bonham Carter ), Amos Calloway (Dani DeVito) eta Norther Winslow(Steve Buscemi) dira.



Sinopsia:
Big Fish Edward Bloomen eta maitatzen dioten istorioa da. Kontatzen duen gustia beti sinezten ez badu ere, Edwardentzat kontaketa guztia da, bere gaztaroaren eta bere bizitza osoaren kontakizuna.

jueves, 14 de julio de 2011

Al Capone

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el fondo, acerca de el ganster Al Capone, una de las figuras del crimen mas conocidas hasta hoy, que actuó entre los años 20 y 30, aunque en su tarjeta de visita decía que era un vendedor de antigüedades.

El Padrino

(Deskargatu)

Francis Ford Coppolak zuzendutako filma, izen berdineko Mario Puzo-ren eleberrian oinarritutakoa, liburu horrek Coppolari lagundu zion gidoia idazteko momentuan. Hamaika nominazio izan zituen Oscarretan eta horietatik hiru irabazi zituen, pelikula onenarena, aktore onenarena (Marlon Brando) eta jatorrizko gidoi onenarena. Pertsonaiak Don Vito Corleone (Marlon Brando), Michael Corleone (Al Pacino), Sonny Corleone (James Caan), Peter Clemenza (Richard Castellano), Tom Hagen (Robert Duvall), Fredo Corleone (John Cazale) eta Kay Adams (Diane Keaton) dira.


Sinopsia:
El Padrino, Corleone familiaren hiru pelikulen lehena da, gaur egungo klasiko ukaezina bihurtu dena. Mafiako familia honen istorioa da, gehien bat, klan honen kideen arteko erlazio afektiboen analisi bat eta gure aroko boterearen ustelkeriaren ikerketa bat.

miércoles, 13 de julio de 2011

El indomable Will Hunting

Gus Van Santek zuzendutako pelikula eta Matt Damon eta Ben Affleck idatzitakoa, jatorrizko gidoi onenaren oscarra irabazi zutenak. Guztira bederatzi hautagai izan zituen oscarretan, eta horietatik bi irabazi zituen, gidoi onenarena eta gizonezko bigarren aktore onenarena (Robin Williams). Pertsonaiak Will Hunting (Matt Damon), Sean Maguire (Robin Williams), Chuckie Sullivan (Ben Affleck), Gerald Lambeau (Stellan Skarsgard), Skylar (Minnie Driver) eta Morgan O'Mally (Casey Affleck) dira.


Sinopsia:
Will, tratu txar familiarrak jasan dituen umezurtz bat da, arrazoi hauengatik errebeldiaren gaitza du, eta ez da inork gai hezitzeko.

Harvarden lan egiten, intendente bezala, inor bere presentziaz ohartu gabe, problema matematikoak ebazten ditu ohikoa ez den izugarrizko erraztasunarekin, bere intelektoa dela eta. Pelikulan zehar ikus daiteke mutil gatazkatsua, errebeldea, harroputza, prepotentea... baina batez ere oso azkarra, ohikoa ez den intelektodun mutil errebeldea eta karismaduna dena. Bere lagunen antzera, Will gaizki ordainduta dauden lanetan dabil eta bere denbora librea tabernan igarotzen du, non batzuetan legediarekin arazoak izaten ditu.

Gatazka horietako batean poliziak Will harrapatzen du, epaiketegi batera eramaten diona kartzelako sententzia batekin. Unibertsitateko irakasle bat Will ikusi zuena matematikako arazo bat ebazten, haren pertsonaz kezkatzen da eta harentzako, baldintzapeko askatasuna lortzen du bere babesean eta terapietara joaten bada baldintzekin.

Iritzia:
Guztientzako pelikula da hau, arraroa da nola pelikula hau efektu espezialik gabe, karktere belikoa izan gabe, bortitza edota akziorik eduki gabe, odola edo sexurik egon gabe, komedia izan gabe... zinearen historian egon den pelikula hoberenetakoa izatea. Pelikula hau erakusten du nola gidoi on batekin eta antzezpen maila oso on batekin, bestea soberan dagoela eta ez dela beharrezkoa. Gehien nabarmentzen direnak Matt Damon eta Robin Williams dira, oso gustuko ditudan bi aktore.

lunes, 11 de julio de 2011

El caballero oscuro

Christopher Nolan  idatzitako eta zuzendutako filma, Batman DC komikietako penrtsonaian oinarritutakoa. Batman Begins filmaren ondorengoa, hau baita ere Nolan zuzendutakoa. Estatu Batuetan egon den bosgarren pelikula arrakastatsuena da hau, 1000 milio dolar baino gehiago bilduta. Oscarretan zortzi hautagai izan zituen baina bakarrik bi irabazi zituen gizonezko bigarren aktore onenarena (Heath Ledger) eta soiñu onenaren edizioarena. Pertsonaiak Bruce Wayne (Christian Bale), Joker (Heath Ledger), Harvey Dent (Aaron Eckhart), James Gordon (Gary Oldman), Rachel Dawes (Maggie Gyllenhaal), Alfred (Michael Caine) eta Lucius Fox (Morgan Freeman) dira.



Sinopsia:
Batman krimenaren aurkako gudan gero eta interesatutagoa ikusten du bere burua. Jim Gorgon tenientearen eta Harvey Dent burrutiaren fiskalaren laguntzarekin, Batman hiriaren kaleei eraso egiten dieten gainerako krimen taldeak suntsitzea hartzen helburutzat.

Elkarketa hau eraginkorra izatera ailegatzen da, baina laster jabetuko dira adimen kriminal bat,  Ghotam herritar ikaratuen artean Joker bezala ezagutua dena, sortu duen kaos erreinuaren ehiza direla. Eta Batman behartzen du gurutzatzera heroia eta zuzengilearen artean dagoen linea meheatik.

Baina zenbait gertakizunengatik Jokerra ez da zital bakarra. Batman "bi aurpegi"ren aurka egin egin behar du, geroago Dent fiskala dela jakiten duela, istripu bortitz bat aurpegia desitxuratuta diona eta gaueko beste motako gaueko  zaindari bihurtzen duena, baina kasu honetan bere propositoak ez dira Bruce Wayne alter egoaren antzekoak, pertsonen etorkizuna moneta batekin erabakitzen baitu, sortera.



Iritzia:
Batman saga egin duen pelikularik hoberena nire ustez Tim Burtonen baimenarekin, oso zaila zirudien Jack Nicholson Jokerra garaitzea baina Heath Ledger lortu egin du, antzezpen honengatik lortu zuen oscarra merezitakoa da, beste aktoreen artean antzezpen maila ona da, baina Jokerrarena nabarmentzen da. Jokerra gehien gustatzen zaidan pertsonaietakoa da. Pelikula oso entretenigarria da, ikustekoa da.


martes, 5 de julio de 2011

Zodiac

David Fincher zuzendutako pelikula, Robert Graysmith benetako gertakizunetan oinarritatutako eleberrian oinarrituta. Filmarenganako kritikak positiboak izan ziren gehienbat bat, baina ez zuen lortu espero zen diru bilketa. Pertsonaiak Robert Graysmith (Jake Gyllenhaal), David Toschi (Mark Ruffalo), Paul Avery (Robert Downey Jr.), William Armstrong (Anthony Edwards), Melanie Graysmith (Chloe Sevigny), Melvin Belli (Brian Cox) eta Arthur Leigh Allen (John Carroll Lynch) dira.


Sinopsia:
Benetako gertakizunetan oinarriturik, krimenen egilea nor izan den jakin ez den historian zehar egondako hilketa intrigatsuenetakoaren istorioa.

"Zodiac" hiltzaile baten istorioa kontatzen du San Francisko hiria ikaratu zuena 60.hamarkadaren amaieratik 70.hamarkadaren lehenengo urteetara eta lau polizia jurisdikzio bere eskutitzak eta kodigoak argitzen hiltzailearekin emateko.

Kasua obsesioa bilakatzen da lau pertsonentzat zeinen lanak eta bizitzak pista bukaezin bakoitza guztien atzetik izatera eskainiak direla.



Iritzia:
Nire ustez pizkat luzea da, hala ere trama oso ona da, zehaztasun guztiekin egina benetako istorioa kontatzen du, aktoreak ondo dabiltza mail handikoak baitira. Ez da David Fincheren pelikula hoberena baina entretenigarria da.

lunes, 4 de julio de 2011

El libro de Eli

Hughes anaiek zuzendutako film post apokaliptikoa bat da. Pertsonaiak Eli (Denzel Washington), Carnegie (Gary Oldman) eta Solara (Mila Kunis) dira. Filma Estatu Batuetan 2010ko urtarrilaren 15ean estreinatu zen.


Sinopsia:
30 urte azkeneko gerraren ondoren, gizon bakarti bat ibiltzen da Estatu Batuak bihurtu den lur suntsituaren gainean. Hiri hutsak, errepide suntsituak, paisai apokaliptikoak...Urte batzuk lehenago existitu zen zibilizazioaren aztarnarik ez da geratzen, legerik gabeko kaos bat da nagusi: dena erabat beteta dago edozein arrazoirengatik erabiltzen duten koadrilez. Bakea bilatzen duen bidaiari den Eliren mailan ez dago inor, erronka egiten badio edozein etsairi, garaitzeko gai da, arazorik gabe.

Gizon honek etorkizuneko esperantza defendatzen du. 30 urtean zehar landu duen esperantza bat. Bere kompromisoak eraginda eta goiko zerbaitengatik duen fedeak gidatuta, Elik edozer egiten du luzeago bizitzeagatik  eta  bidean bere helburua betetzen jarraitzeagatik. Bakarrik beste gizon bat ulertzen du Elik haren eskuetan duen boterea eta prest dago Eliri lapurtzeko: Carnegie, lapur eta gaiztaginezko herri batean nagusi gisa dabilen despota bat. Aldi berean, Carnegieren adopzio alaba, Solara, Elirekin liluratuta geratzen da, haren ugazaitaren domeinutik aurrera existitu ahal dena Elik eskaintzen duen ikuspegiarengatik.

Bere egitekoa betetzen jarraitu behar du Elik, eta gizateriari salbatzeko aukera eman behar dio.

Iritzia:
Nik Denzel Washington eta Gary Oldman oso gustuko ditudan aktoreak dira, baina pelikula hau ezin dute salbatu, pelikula hau Kevin Costner egingo lukeen pelikula txar horietakoa dirudi. Flma hastean dirudi ona izango dela baina azkenean huts egiten du, eta kristau sinesmen guzti hori pikutara bidaltzekoa da, fedearekin dena konponduko dela tontakeri hutsa da. Oldman oso ondo dabil baina bere pertsonaia ez dauka ezer berezirik, oso gaizkile ohikoa, iragarria.

jueves, 30 de junio de 2011

Mao Tse Tung

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el fondo, sobre Mao Tse Tung quien fue el máximo dirigente del partido Comunista de China y de la República Popular de China.


In the loop

Armando Lanuccik zuzendutako umore beltzeko satira bat da, estatu batuen eta erresuma batuaren arteko erlazioa eta Iraken inbasioaren buruzkoa. Pertsonaiak Malcolm Tucker (Peter Capaldi), Toby Wright (Chris Addison), Simon Foster (Tom Hollander), Jamie McDonald (Paul Higgins), Karen Clark (Mimi Kennedy) eta Miller jenerala (James Gandolfini) dira.


Sinopsia: 
Dena hasten da Estatu Batuetako lehendakaria eta Britainia Handiko lehen ministroa guda bat hastea erabakitzen dutenean. Oraingo honetan azkarrak izango direla hitzematen dute. Agindu bat, Miller jeneral estatubatuarra eta britainiar estatu idazkaria garapen internazionalean, Simon Foster, beteko ez dena uste dutenak.

Baina, geroago, Simon Foster ustekabean akzio militarra babestean BBC-ko gehieneko audientziazko elkarrizketa batean, ekialde ertainean gertatu ahal den edozein guda aurreikusi ezin dela esanez, Whasingtonen lagun asko lortzen ditu nahi gabe.

Lehen ministro betetzailea, Malcolm Tucker, Simoneri errieta botatzen dio haien programa ez mantentzeagatik baina geroago telebista guztietako kazetariak gainera etortzen zaizkio, eta oraingoan gatazkaren mendia igo behar dela dio. Adierazpen hau Estatu Batuetako departamenduen bisitarekin gertatzen da, eta funtzionariak Simonen mezu kontraesankorrak erabiltzen dituzte, Simon peoi bat bezala maneiatzeko.

Iritzia:
Nire ikuspuntuntik pelikula entretenigarria eta dibertigarria da, zinismos betetakoa, umore ingelesa pelikula osoan zehar agertzen da. Malcolm Tuckeren pertsonaiarekin asko barre egin nuen. Aproposa denbora on bat pasatzeko. Hala ere, ez da pelikula hau politikari buruzko film errepresentagarri bat bezala hartu behar, ez dago mezu errebindikatzaile eskutatu bat, bakarrik errepresentatzaile politikoen ekintzak ez daudela zuzenduta pentsamendu arrazional batengatik.

miércoles, 29 de junio de 2011

Alguien voló sobre el nido del cuco

Milos Forman zuzendutako pelikula, Ken Kenseyren eleberri homonimoan oinarriturik. Bost oscar irabazi zituen, pelikula onenarena, zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena (Jack Nicholson), emakumezko aktore onenarena (Louise Fletcher) eta egokitutako gidoi onenarena. Pertsonaiak Randle Patrick McMurphy (Jack Nicholson), Mildred Ratched erizaina (Louise Fletcher), Jefe Bromden (Will Sampson), Dale Harding (William Redfield), Martini (Danny DeVito) eta Max Taber (Christopher Lloyd) dira.


Sinopsia:
Randle Patrick Murphy kartzelera joan behar beharko luke egiten dituen delituengatik. Baina kartzelera joan ordez psikiatriko batera eraman dezaten lortzen du eroarena egiten eta hor zainketa berezien departamentuan sartzen dute. Denbora modu erosoan igarotzen sahiatzen, bere kideekin, jokuak eta denbora pasatzeko era guztietako dibertimenduak antolatzen ditu, diziplina arauak hausten dituen harte, Mildred Ratched erizaina jasan egingo ez duena eta horrela bien arteko guda antzeko bat hasiko da.

El Gran Lebowski

Coen anaiak idatzitako eta zuzendutako pelikula bat da. Pelikula arrakasta komertzial handia ez izan arren, oso kritika positiboak izan zituen. Pelikula hau, xelebrea bere pertsonai idiosinkrasikoengatik, amets surrealen sekuentzia, ezohiko elkarrizketengatik eta bere musika eklektikoagatik, berehala kultoko pelikula izatera igaro zen. Pertsonaiak Jeffrey "el nota" Lebowski (Jeff Bridges), Walter Sobchak (John Goodman), Donny Kerabatsos (Steve Buscemi), Jeffrey Lebowski (David Huddleston), Maude Lebowski (Julianne Moore) eta Jesus Quintana (John Turturro).


Sinopsis:
"El nota" lanik ez duen eta arrakastarik izan ez duen gizon bat da egun batean izen bereko beste pertsona batekin nahastuta ikusten dena. Bi harroputz ezustean sartzen dira bere apartamenduan eta bere alfonbra hondatzen dute pentsatzen dutelako Jeff Lebowskiren aurrean daudela, Pasadenako aberats bat. "El nota" egiten duen lehenengo akatsa bere izenkidea bizitatzea da bere alfonbra zaharra ordezkatuko duen itxaropenarekin.

Hala ere, heroi berri hau eta bere adiskidea Walter, Vietmango gudarekin obsesionatuta dagoena, Coen anaien estiloko toke humoristikoak dituen thriller baten barruan harrapaturik ikusten dute beren burua, non estortzioa, traizioa, etsipena, xantaia, sexua eta drogak nahastu egiten diren.

Iritzia:
Pelikula honen handitasuna bere apaltasunean oinarritzen da, istorioa lañoa eta pertsonaiak era askotako situazioak sortzeko gai direnak, narrazio baliabideak oso ondo eramanak eta gidoi bikainarekin. Gogoan dut asko barre egin nuela film honekin ete bere pertsonai xelebreekin, batez ere John Turturrorekin pelikula osoan bi minututan agertzen dena baina balio izan ziotenak zinearen historian sartzeko, eta John Goodmanekin eta bere erokeriarekin. Ikusi beharreko pelikula bat da honako hau.

martes, 28 de junio de 2011

El dormilón

Woody Allen idatzitako eta zuzendutako pelikula, filmaren soinu-banda jazzistikoa Woody Allen eta bere antzinako jazz banda sortutakoa da. George Orwellen eragina pelikula osoan nabaria izanda ere, H.G.Wells-en "When the sleeper wakes" eleberrian oinarriturik dago. Pertsonaiak Miles Monroe (Woody Allen), Luna Schlosser (Diane Keaton), Erno Windt (John Beck) dira.



Sinopsia:
Miles Monroe, bizitza artifizialean mantendu dena, iraganean elikagai osasuntsuetako denda bat zeukan, medikuarenera joan zen amigdalak erauz ziezaioten baina nahigabe izoztu egiten zuten eta 200 urte barru esnatu egiten da, eta esnatzean konturatzen da etorkizuna ez dela hain polita: emakume guztiak hotzak dira, gizon guztiak inpotenteak dira eta mundua diktodore krudel batek zuzentzen du.

Bere inguruan ikusten duen guztia ez du zerikusirik bere ametsetako munduarekin, Lunaz maitemintzen den harte, olerkari ederra, baina talenturik gabekoa.

Gobernuaren plan zital bat Milesen gainean eroriko da eta honek daki salbatu diezaiokeen bakarra bere maitemindua dela. Bere bizitza haren eskuetan dago.

Iritzia:
Nire ustez Woody Allen eginiko pelikula hoberenetarikoa, bere lehenengoetako komedia bat, oso gustuko ditut zuzendari honen pelikulak, eta bere pertsonai neurotikoak. Pelikula hau zinearen historiarako hainbat momentu oroigarri utzi ditu adb. orgasmatronena edota fruitu erraldoiena. Ondo pasatzeko pelikula bat, gomendatzen dut.

domingo, 26 de junio de 2011

Crash

Paul Haggis zuzendutako pelikula, sei hautagai izan zituen oscarretan eta sei horietatik hiru irabazi zituen, hauek dira, pelikula onenarena, jatorrizko gidoi onenarena eta muntai onenarena. Pertsonaiak Cameron Thayer (Terrence Howard), Christine Thayer (Thandie Newton), Rick Cabo (Brendan Fraser), Jean Cabot (Sandra Bullock), Matt Ryan (Matt Dilon, pelikula honengatik gizonezko bigarren aktore onenaren hautagaia izan zuela oscarretan), Tom Hansen (Ryan Philippe), Graham Waters (Don Cheadle), Ria (Jennifer Esposito), Daniel Ruiz (Michael Peña) eta Anthony (Ludacris) dira.


Sinopsia:
Areka batean oso modu basatian hildako gorpu baten aurkikuntza Los Angelesko hiriaren hainbat pertsonen bizitzen elkarketa eragingo du. Eskarmentutako polizia arrazista bat, bere lankide hasiberria eta idealista, etxekoandre zuria burrutiaren fiskalaren emaztea, persiar dendari bat, afroamerikar bikote dirudun bat, maitaleak diren bi polizia detektebieak, sarrailagile mexikar bat, kotxeak lapurtzen dituzten bi lapur, korear bikote bat...

Pelikulan zehar pertsonai hauen bizitzak elkartuz joaten dira oso era dinamikoan.

Iritzia:
Oso pelikula ona, urteak igaro eta gero gogoratzen duzun pelikula horietakoa da. Pelikula hau adierazten du munduan ez daudela heroirik, ez bidelapurrik, ez pertsona onik eta txarrik, arrazak ez dituela pertsonen artean aldaketarik sortzen, bakarrik, pertsonak daudela momentu zehatz batean modu batean edo beste batean arituko direla, eta berdin dio ze klase sozialan dauden denak berdinak baitira. Matt Dilon-en antzezpena oso ona, egin duen pelikula hoberena da.

sábado, 25 de junio de 2011

Albert Einstein

A continuación presentamos una parodia creada por el programa Buenafuente en la sección Hasta el fondo, sobre Albert Einstein quien es considerado como el científico mas importante del siglo XX. Conocido generalmente por la famosa  teoría de la relatividad y galardonado con el premio Nobel de física en 1921.
Esta dividido en dos videos.
Parte 1

Parte 2

viernes, 24 de junio de 2011

La guerra de Charlie Wilson

Mike Nichols zuzendutako pelikula, oscar sarietan hautagai bat izandako pelikula gizonezko bigarren aktore onenarena Philip Seymour Hoffman-entzat, azkenean ordea ez zuen lortu. Pertsonaiak Charlie Wilson (Tom Hanks), Gust Avrakotos (Philip Seymour Hoffman), Joanne Herring (Julia Roberts) eta Bonnie Bach (Amy Adams) dira.


Sinopsia:
Charlie Wilson Texasko batzarkide ezkongabea zen zeinen bizizale pertsonalitatea politikarako adimen zuhurra, abertzaletasun handia eta ahuleenganako gupida eskutatzen zuen.

80.hamarkadaren hasieran, sovietarren inbasioaren arriskuarekin, Afganistan zen ahulena. Charlieren lagun ona zena, bere ohizko mezenas zena eta noizbehinkako maitalea Joanne Herring, Texasko emakume aberetsenetakoa eta antikomunista zitala zen. Bere ustez, estatubatuen erantzuna sovietarren inbasioaren aurrean desiratzeko asko usten zuen, eta Charlieri konbentzitu zion muuahidiei laguntza emateko diru publikoa eta armak lortzen sovietarrak kanporatzeko. Borroka latza onetan Charlieren kidea CIAko Gust Avrakotos agentea izan zen, langile klasekoa zena, nekaezina eta talento askorekin, alde batera utzita zegoena CIAko kideen artean, denak horiek prestigiozko unibertsitateetan lizentziatutakoak.

Charlie, Joanne eta Gust munduan zehar ibili ziren ezinezkoa zirudien aliantza bat sortzeko pakistandar, israeldar, egiptoar, abokatu eta sabel dantzako dantzari baten artean. Beren arrakasta nabarmena izan zen.

Afganistanen okupazioa iraun zuen bederatzi urte horietan, Estatu Batuen gobernua bidaltzen zuen diru publikoa Sobietar Batasunaren kontrako operazio klandestinoentzako bost milioi dolarretik mila milioi dolarrera igaro zen urtero, eta armada gorria Afganistanetik erretiratu zen.

Iritzia:
Lehenengo eta behin esan beharra dago hau ez del istorio fiktizio bat, benetan gerttutako istorioa da baizik, eta modu fidagarri eta zehatz batean kontatzen dute nola ailegatu zen hainbat armamentu Afganistanera, eta nola erabili zuten hango jendea haien probetzurako. Beste aldetik esan dezakeedan guztia da aktoreak oso ongi dabiltzala film honetan, eta batez ere Philip Seymour Hoffman. Pelikula gomendagarria.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...